Zabalik da Juanita Ibaibarriaga euskarazko literatur eta erreportaje lehiaketaren XXII. edizioa

09.09.15
Euskara

Ermuko Udaleko Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportaje lehiaketaren hogeita bigarren edizioa aurkeztu eta zabaldu du. Lehiaketaren xedea ermuarren artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko bi modalitate daude. Lehen modalitatea herriko haur guztiei zabalik dago, bereziki LHko 3., 4., 5. eta 6. mailako eta DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleentzat. Maila honetako irabazleei 40 euroko sari bana emango zaie erosketak egiteko txarteletan, Ermuko Merkatarien Elkarteko dendetan truka dezaten. Atal honetan, gaia librea da, eta ez da eskatzen gutxieneko luzerarik.

Bigarren modalitatean, aldiz, nagusien lanak bilduko dira. Kasu honetan, idazlana erreportaje bat izango da, eta elkarrizketak, aipamenak, dokumentuak, edo interesgarritzat jotzen den edozein material izan dezakete barnean. Lanaren luzera 4.600 eta 5.600 karaktere artekoa izango da, eta derrigorrez Ermua edo ermuarrekin lotura izan behar du gaiak. Lanik onenak 360 euro jasoko ditu eskudirutan.

Lanak udaleko Euskara zerbitzura, Lobiano Kulturgunera zein Udal Liburutegira eraman daitezke edo euskara@udalermua.net helbidera bidali azaroaren 5a baino lehen. Idazlana kartazal handi batean sartuko da, egilearen izenik gabe. Barruan, eta kartazal txikiago eta itxi batean, egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa erantsiko dira. Sariak abenduaren 3an, euskararen egunean banatuko dira, eta webgune korporatibo honetan izango dira ikusgai.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da