'Uda 2015' argazki lehiaketa zabalik dugu
Udal Kultura Sailak udako argazki lehiaketa antolatu eta ireki du beste urte batez; ‘Oporrak 2015’ izenburupean. Lehiaketa honek 800 euro banatuko ditu sarietan. Lehiaketa honetan gure Erkidegoan bizi eta adinez nagusi diren guztiek parte hartzeko aukera dute. Argazkiak oporretako bidaiatan ateratakoak izan behar dute, munduko edozein lekutakoak badira ere. Bi kategori edo talde aurreikusita daude oinarrietan, lehenean argazki kamera digital edo analogikoarekin ateratakoak eta, bigarrenean, esku-telefono edo bestelako gailu eramangarriekin hartutako irudiak. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 9a da, epaimahaiak saridunak urriaren 16an erabaki eta ezagutaraziko dituelarik.
Argazkiek bi tamaina izan ditzakete, txikienean gutxienez 18 x24 cm-takoak izango direnak eta, bestetik, handien kasuan, 24 x 30 cm-takoak izango direnak gehienez ere. Argazkiak kartoi mehe baten euskarrian aurkeztu behar dira. Lanak Lobiano Kultur cunean entregatu eta bertara bidal daitezke posta bidez.
Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 9koa ordu bietan izango da eta hilabete horretako 16an emango du epaimahaiak aditzera bere erabakia eta saridunen izena. Lehiaketara aurkezten diren lanekin erakusketa bat antolatuko da, azaroaren 17tik 30era bitartean. Lehen sari orokorra jasotzen duten pertsonak 500 € poltsikoratuko ditu eta esku-telefono edo gailuekin ateratako garaileari beste 300 € emango zaio hurrenez hurren. Argazkiak originalak –norberarenak- izan behar dute eta ezin dira digitalki tratatuak Egon, hau da ezin dute kolore, argi edo fokatze zuzenketarik izan. Argazki muntaiak ez da onartuko.
Lehiaketaren oinarriak hemendik bertatik jaitsi daitezke horiei eginiko lasterbidearen bidez.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne