Ermua eta Donostia AP-8az eta autobusez lotzen duen linean ordu aldaketa egingo
EuskoTrenek kaleratu duen ohar baten bidez ezagutzera eman duenez Ermua eta Donostia autobusez lotzen duen linean ordu aldaketa egingo du datorren astetik aurrera. Aldaketa DB02 linean eta arratsaldeko lehen orduko unitateari eragingo dio, irailak 14ko astelehenetik aurrera, autobusaren irteera eta ibilaldian zehar geldialdi guztiak hogei minutu aurreratuko baitira. Aldaketa honetan datza, datorren astelehenetik aurrera garraioaren irteera ordua 13:10etan izango du, 13:30etan izan ordez.
Aldaketak geltoki guztietan izango du eragina, guztietan denbora berdin aurreratuz. Hori horrela, Eibarko bidaiariek 13:30etan hartu beharko, Elgoibartarrek 13:30etan, Zarauztarrek 13:50etan. Autobusa EHUko Donostia kanpusera iritsiko 14:10etan eta Pio XIIan izango 14:20an.
Oharra autobus geltokietan jarrita dago eta baita bere webgunean, guk horri lotura egin diogularik lasterbidez baliatuta.
Lotutako albisteak
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude