‘Entre orillas’ taldeak irabazi du, Folkez Blai X. edizioaren sari nagusia
Folk taldeentzako Ermuko "Folkezblai" izenekoa lehiaketaren hamargarren edizioa irabazi du ‘Entre orillas’ talde katalanak. Seikoteak 3.000 euroko saria irabazi du, azken asteburu honetan jokatu izan diren finaletan nagusitu eta gero. Irabazleak datorren urtean bueltatuko dira Ermura eta Getxo Folk-en ere joko dute. Sailkapeneko bigarren postua ‘Ulträqäns’ izeneko talde galiziarrarrentzat izan da, zeinak 1.500 euroko saria jaso duen.
Talde irabazlea honela aurkezten du bere burua: “Entre Orillas partekatutako amets bat da eta bi musika-errealitate guztiz ezberdinen arteko komunikazioan oinarrituta dago: flamenkoa eta musika kubatarra. Proiektu honek bi herri horien arteko elkarreragina ikertzen du: kubatar musika eta dantza Espainiakoan nola txertatzen diren, eta alderantziz, aurkitzen eta sakontzen ahalegintzen dira. Horretarako hainbat estilo, hala nola guajiroa, tangoak edo habanerak lantzen dituzte guztiz modu pertsonalean. Horixe da Entre Orillas: musu bat, besarkada bat itsasoak elkartutako bi herriren artean”.
Aurtengoan lehiaketara 27 talde aurkeztu dira, finalerako aipatu seiak pasa direlarik. Guztiek oso musika eta maila ona erakutsi dutelarik. Saria jaso duten taldeez gain, finalera Bruma Folk (Kantabria), Klof (Nafarroa) Ghaveta (Pontevedra) eta SEU (Asturias) Asturiarrak sartu dira.
Lehiaketaren azken fasea ostiraletik igandera bitarteko iluntzetan jokatu da. Emanaldi guztiak Orbe Kardinalaren plazan egin dira eta larunbat gauean eta lehiaketatik at, Dead Bronco taldeak errezitaldi oso txukuna eskaini zuen larunbat gauean. Iazko irabazlea Vrieden, Burgoseko La M.O.D.A. eta Fouraleda eta Albokako trikitilarien taldeek ere lehiaketatik at jo dute asteburuan zehar.
Antolatzaileek oso positibotzat jo dute "Folkezblai" X. lehiaketa hau. Hori horrela, datorren urteko irailerako hamaikagarrena "berehala eta buru-belarri" prestatzen hasiko direla aditzera eman dute.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne