‘Mision imposible’ren azkena Ermua Antzokian ikusgai asteburuan

15.09.15
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak zine aste berri bati ekingo dio ostegunean. Zineklubean Regina Casek zuzenduriko Una segunda madre tituluko filma brasildarra proiektatuko dugu. Tragikomedia bat da, Berlineko edo Sundanceko jaialdietan ikusleen sariak lortu izan dituenak. Val neskamea da Sau Pauloko dirudun familia baten etxean lanean dagoena. Bere alaba Jessica berarekin bizitzera joaten den unean, desorekatu egingo duena. Gidoi eder eta argia duen filma distiratsua da Una segunda madre. Lan kritikoa, iluna eta magnetikoa da, gogorarazten diren horietakoa. Pelikula jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu gaztelerazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietan hasita.

Zine komertzialaren emanaldiak, larunbatean hasiko ditugu. Arratsladeko 19.30etan Richard Linklater zuzendariaren Bernie aparta emango dugu. Zuzenaria Boyhood edo antes de anochecer filma arrakastatsuen autorea ere bada. Aktore protegonistak Matthew McConaughey, Jack Black eta Shirley MacLaine aparta dira. Texaseko herri txiki bateko lur-emailea dirudun eta alargun dagoen emakume maltzur baten lagun egiten da. Komedia azido dardaratsua da, morboso eta dibertigarria, inspirazioz beterikoa. Probokatzailea eta aktoreen interpretazio bikaina duena. Bakarra bere espeziean. Bernie larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Misión Imposible, Nación Secreta arrakastatsuaren jarraipen eta azkena izango da. Protagonista beste behin Tom Cruise neketsua da. Nacion secreta entretenimendu purua da. Titulua egonkortu ordez, aurrera pauso bat eman du, gidoi landua izanik ikusleari 130 minututan adrenalina eta tentsioa eskaintzeko. Akziozko sekuentzi apartak ditu. Misión Imposible, Nación Secreta larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izanen dugu.

Haur eta gaztetxoen emanaldiari dagokionez, igandeko 5etan La casa mágica proiektatuko dugu. Animaziozko filma harrigarri eta polita, generoak Hollywoodeko estudio erraldoietatik ere bizia eta etorkizuna duenaren froga da. Filmak katu txiki abandonatu baten istorioak kontatzen ditu.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu