Stock eta dibertsioaren azoka: aprobetxatu aukera!
Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak udako azken generoari irteera emateko xede duen aukerako produktuen azoka egingo du asteburuan, irailaren 18 eta 19an, “Berriz Eskolara” Stock-aren eta dibertsioaren azoka ospatuko du. Ekimenari ‘Stockaren eta dibertsioaren azoka: berriz eskolara’ izena jarri diote. Azoka Merkatu plazako eraikinaren barne egingo da bertara hainbat merkatal sektoreko dendak bilduko direlarik –oinetakoak, arropa, eskulanak, eta abar… Ekimenaren barne deta denboraldiaren itxieragatik, dendek deskontu handiak egingo dizkiete bertaratzen diren bezero eta erosleei. Ermua merkataritza-gune irekia.
Halaber, txikiek bereziki prestatutako espazio bat izango dute beraientzat haurrentzako ludotekan, tailerretan eta jolasean gozatzeko. Hori guztia, modu erosoan erosi ahal izateko, Ermuko Merkataritza Gunera bildutako dendatan erosiz gero, eskolara buelta errazagoa izango dugu, iraileko gastuei hobeto egin ahal izango diogulako aurre.
Jarduera hau Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzak eta Ermuko Udalak babes eta laguntzaz.
Lotutako albisteak
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude