Verdik idatzitako ‘Otello’ operaren proiekzioa ikusgai Antzokian

16.09.15
Ermua Antzokia

Ostiralean, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera Giuseppe Verdik idatzitako ‘Otello’ opera ezagunaren proiekzioaz gozatu ahal izango dugu Ermua Antzokian. Opera ospetsuenetarikoa da, lau ekitalditan antolaturik dagoena. Musika Verdiirena da eta italieraz idatzita dagoen testua Arrigo Boito autoreagatik. Milaneko hiriburuan estreinatu zen 1887ko otsailaren 5ean. Verdik idatzitako azken aurreko opera da, non bere heldutasuna erakusten duen. Kritikarien iritziz maisulana kontsidetzatzen dute 1871n estreinatu zuen Aida eta 1893an Falstaff izenekoarekin batera.

Sarrerak 8 euro balio dute eta jada salgai daude www.kutxabank.es entitatearen orotariko kutxazainetan, erakundearen webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean.

Atsedenaldian cava-kopa bat zerbitzatuko da, Distribuciones Arral 77 enpresak eskainita.

  • Musika Zuzendaria: Zubin Mehta
  • Zuzendari artistikoa: Davide Livermore
  • Abeslariak: Gregory Kunde, Carlos Álvarez, María Agreste, Micha Schelomanski, Seung Pil Choi…
  • Iraupena: 160 min.

Lotutako albisteak

Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu