Mugikortasun seguruaren heziketarako aldizkako bilera Lobianon egin da

16.09.15
Hiritarren Segurtasuna

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak eta Udaltzaingoen ordezkariak Lobianora bildu ziren aurreko astean, Euskadin bide heziketa eta mugikortasun seguruagorako jarduera koordinatzen duen taldearen aldizkako batzarra egiteko. Lan bilera hori irailaren 10ean egin zen, hiru hiletik behin eta autonomia osoko ordezkariekin. Bertan izan diren heziketa lanean jarduten duten udaltzain agenteak eta bide-heziketako begirale hainbat, gai horretan eta mugikortasun seguruan aurrera egiten jarraitzeko xedez.

Jardueraren eta egindakoaren aurkezpen laburra

Bide-heziketa eta mugikortasun seguruarekin inplikaturiko pertsonek eta, baita ‘Istripurik eza’ lortzea helburu duten udal hainbateko ordezkariek biltzen dira. Beren helburua heziketa eta trebakuntzako konponbideak bilatzen jardutea, trafiko istripuetan hil edo arrastoekin geratu diren pertsonen inguruan Euskadiko Plan Estrategikoan jasotzen diren estatistikei aurre egin ahal izateko.

Iraileko bilera honetan Zirkulazio Araudi Orokorraren 117. artikulua aldatzeak dakarren ondorioak aztertu zituzten, adinez txikiak autoan eramateko moduei dagokienean, aldaketa hori indarrean sartuko baita datorren urriaren 1ean. Gaia lantzeko Haurren Segurtasunerako Estatuko Elkartearen presidente den Mikel Garrido izan zuten hizlari.

2014ko apirilaren 8ko Estatuko Buletin Ofizialak (EBOren), Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko legea aldatu duen apirilaren 7ko 6/2014 Legea argitara eman zuen. Horrek dakarren berrikuntza honakoa da: 12 urtetik beherakoek galarazita dute ibilgailuaren aurreko jarlekuetan bidaiatu haurrei eusteko sistemak erabili arren. Salbuespena izango da haurrak 135 zentimetrotako luzera edo gehiago baditu, orduan aurreko jarlekuan joan ahal izango duelarik segurtasun-uhala erabilita.

Urriaren 1etik 1,35 metro edo gutxiago neurtzen duten adin txikiek ibilgailuaren atzeko jarlekuetan joan beharko dute, eusteko dagokien sisteman, Zirkulazio Araudi Orokorreko 117. artikuluaren aldaketa onartu duen Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Horretan, segurtasun-uhalen derrigorrezko erabilerari buruz eta haurrei eusteko sistemak erabiltzeko derrigortasunaren inguruko guztia arautzen da.

Aldaketak hiru salbuespen ditu:

  • atzeko jarlekuak altuera berdina duten haurrekin beterik izatea.
  • behar diren aulkiak jartzea ezinezkoa izatea.
  • plaza biko autoa izatea.

Iragana, oraina eta etorkizuna

Hiru hilean behin egindako bilera horien iraganeko helburua bide-heziketan Euskadin jarduten duten begiraleen lana bateratzea, sinergiak aprobetxatzeko eta mugikortasun seguruaren heziketa modu koherentean lantzea. Proiektua aurrera ateratzeko gaiaren inguruan eta Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Francesc Esteban irakaslearen zuzendaritzapean lehen Gida landu zuten begirale taldearen eskarmentuaz baliatu zen. Talde horrek bide segurtasunaren inguruko Curriculum berria prestatu zuelarik, lan-tresnak prestatu eta prebentzioan oinarritzen den mugikortasun segurua jomuga edukiaz.

Aipatu gida Bide-heziketa lantzen zuen lan taldearekin adostu zen eta Erkidegoko Bide Segurtasunerako 2017-2010 Plan Estrategikoan jasotako helburuekin lerrokatu zen, horien indarrean dirautelarik egungo Planean.

Oraina eta etorkizuna ‘Istripu eza (jomuga)’ lantzen eta sakontzen jarraitzea da eta horretarako aldatu beharra dugu, biztanleok gure jarreraren inguruan hausnarketa egiterik izan dezagun. Hortaz, eraldaketa ezinezkoa izango dugu bideaz dugun kultura aldatu ezik eta horretarako beharrezkoa da bide-heziketan eta gizakion portaeretan sakontzen jarraitzea, gizakiok baikara auto istripuen zuzeneko faktore handiena. Bide kultura berri horrek pertsonengan –gure eskuetan-utzi nahi du lehentasuna, gure bizitzan zehar pertsonak rol ezberdinak baititugu bide publikoan: oinezko, bizikleta edo motordun auto gidari, gidari laguntzaileak, garraio publikoko erabiltzaileak, eta abar… kasu guzti horietan heziketa elementu gakoa izanik mugikortasun seguru baterako.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan