Asteburuan VI. Ermua Hiria eskubaloi txapelketa eta Errotabarriko talde guztien aurkezpena
Errotabarri eskubaloi taldeak ‘Ermua Hiria VI. Emakumeen arteko Txapelketa antolatu du, zeina Miguel Angel Blanco kiroldegian eta Betiondon jokatuko den asteburuan zehar. Txapelketa nesken arteko ekipoek jokatuko eta horretan lau taldek hartuko dute parte, etxekoak barne izanik. Taldeak kadete eta jubenil mailakoak izango dira. Txapelketari Ermua Hiria VI. Nesken eskubaloi izena jarri zaio. Partidak larunbat eta igandean jokatuko dira udal kiroldegian eta Betiondon.
Esan bezala lau talde arituko dira txapelketan: Bilboko San Adrian, Lizarrako Lizarreria (NA), Zarautzko taldea eta Errotabarrikoek. Taldeak kadete eta jubenil mailakoak izango dira. Partidak larunbatean jokatuko dira, kategoria bat goizez eta bestea arratsaldez. Finalak, aldiz, igande goizean. Lehen eta bigarren postua kiroldegian jokatuko eta hirugarren eta laugarrena Betiondoko kantxan.
Txapelketa dela-eta, Errotabarrik datorren astean hasiko den 2015-2016 denboraldian lehian izango dituen talde guztiak aurkezteko ekitaldia antolatu du baita ere aste bukaera honetarako. Ekitaldi hori larunbateko arratsaldeko zortziak laurden gutxietan egingo da, Miguel Angel Blanco udal kiroldegian. Entrenamendu edo lehiaketa ofizialera bueltatzen joateko xedez txapelketa antolatu du eta, aurkezpen ekitaldiaren horretan tartekatuz.
Horrez gain, nagusi edo seniorren taldeak ere partida jokatuko du Donostiko Bera Bera taldearen aurka arratsaldeko 8etatik aurrera, kiroldegian bertan. Aurtengoan estreinakoz elkartearen histori laburrean bere talde bat emakumeen eskubaloiaren zilarrenko mailan jardungo du, bigarren maila, eta erronka handia da. Imanol Alvarez entrenatzaile ermuarrak jokalari, postuak nahiz eskeman probatzen eta fintzen jarraitzeko beste aukera bat izanen du, leian burubelarri sartu aurretik. Eta goi maila probatzeko zer hobe Bera Bera talde handiari neurtzea baino, dosnostiakoa gurera etorri baino lehen Imanolek zuzendu zuen azken ekipoa da.
Kartela azpian uzten dizuegu, ordu zehatzen berri eskaintzeko.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke