Udal Liburutegiak eta Euskara Sailak gazteentzako irakurketa kluba antolatuko

18.09.15
Udal Liburutegia

Liburutegi eta Euskara udal sailek gazteentzako irakurketa kluba antolatuko, zaletasun eta ohitura hori txikitatik errotu dezaten. Ekimena 9 urtetik 11ra bitartekoentzat pentsatua dago eta taldea hilean behin –asteazkenetan- bilduko da, ikasturterako zortzi saio aurreikusi direlarik. Saioan Lobiano kulturgunean egingo dira eta horiek Peru magdalenak gidatu eta zuzenduko ditu. Saioetatik 6 euskarazko irakurgaietara dedikatuko dira eta gainontzeko biak gaztelerazko materialera.

Irakurtzea atsegin duen irakurle talde gaztea batzea da helburua. Euskaraz zein gastelaniaz dauden ipuinak, komikiak, poema liburuak… irakurri eta gero elkarren artean komenta ditzaten. Honez gain, irakurketa horietan oinarriturik, literatura eta sorkuntza tailerren bidez beste hainbat aspektu landuko dugu.

Irakurketa Klubean parte hartzeko, inprimaki bat bete behar da eta Liburutegira eraman, edo eskatutako datuak (izen-abizenak, jaiotze-data, ikastetxea, telefono eta ama edo aitaren helbide elektroniokoa) e-postaz biblioteca@udalermua.net ontzira bidali edo 943179212 telefonora deitu irailaren 25a baino lehen. Plazak mugatuak direnez zozketa bidez esleituko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat