‘Bularretik Mintzora’ irakurketa klub berriak, urritik aurrera

21.09.15
Udal Liburutegia

Ermuko Udaleko Euskara Sailak eta Udal Liburutegiak "Bularretik Mintzora" irakurketa klubak antolatu dituzte beste behin. 3 eta 8 urte arteko haurrei eta euren gurasoei zuzenduta daude tailer horiek, eta lehenengo saioa urriaren 10ean, larunbata, izango da.

Tailerrak bi taldetan banatuta egongo dira: lehenengoa 3 eta 5 urte arteko umeentzat izango da, eta hilean larunbat batean bilduko dira Lobianon, goizeko 11etatik aurrera. Bigarren taldea, aldiz, 6 eta 8 urte arteko umeek osatuko dute, eta egun eta toki berean eskainiko dira saioak, 12:15etik aurrera.

Saioak euskara hutsean egingo dira; beraz, parte hartzen duten umeek zein helduek hizkuntza menderatu beharko dute. Izen-ematea liburutegian bertan egingo da urriaren 6a baino lehen, eta doakoa da. Parte-hartzaileen kopurua mugatua denez, jende gehiago apuntatzen bada, zozketa bidez esleituko dira lekuak.

Galtzagorri Elkarteko Lur Korta izango da dinamizatzailea. Saio bakoitzean, "liburu izarrak" aurkeztuko dira eta horiei buruzko proposamenak egingo dira. Gainera, parte-hartzaileek euren "liburu maiteak" aurkezteko aukera izango dute.

Duela bost urte hasi ziren Bularretik Mintzora irakurketa klubak antolatzen Ermuan, eta urtez urte arrakasta handia izan dute.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.