‘Diseinatu zure etorkizuna’ tailerra: lan bila dabiltzan pertsonentzat

22.09.15
Udal Liburutegia

Toki-garapen Alorrak, Egizu! Taldearekin elkarlanean eta udal Liburutegiare laguntzarekin lan bila dabiltzan pertsonentzat aproposa izan daitekeen tailerra antolatu du. Tailerrean gaurko lan munduak dituen ezaugarri eta premiei erantzuteko behar diren gaitasunei buruz gogoeta egin eta eztabaidatuko da. Ikuspuntu teoriko eta batez praktikotik abiatuta ikasketak amaitu berri edo amaitzear daudenentzat, dituzten indar eta ahuleziak ezagutu nahi, elkarrizketa modu positiboan aurre egin nahi dietenak edo enpresek orain eskatzen dutena jakin nahi duten 18tik 30 urte bitarteko pertsonentzat.

Diseinatu zure etorkizuna norbere burua hobeto ezagutu eta etorkizuneko lan eremuari hobe aurre egin ahal izateko tailerra da. Horretarako lanaren paradigma berriaz eta gehien eskatzen diren gaitasunaz hitz egingo da; elkarrizketei modu hobean aurre egiteko proposamenak emango, norbanakoaren indar eta ahuleziak identifikatzeko tresnak aurkeztu eta, azken batean, partaideak motibatzen dituenera zuzentzea etekina atera diezaioten.

Tailerra segidako bi egunetan egingo da, 4 ordu izanik guztira. Liburutegian egingo urriaren 6 eta 7an –astearte eta asteazkenena-, goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, 6etatik 8etara bitartean.

Interesgarri baderitzozu, eman izena Liburutegian urriaren 2 baino lehen (biblioteca@udalermua.net e-postara idatzi edo 943179212 telefonora deituz). Tokia dago, gehienez ere, 12 lagunentzat. Animatu eta azkar, ibili.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.