‘Betiondo’ Arku tirokoak Euskadiko txapeldunak taldeka
Ermuko ‘Betiondo’ Arku taldeko kideek sari lortu dute 2015eko Euskadiko Txapelketan, arku tradizional eta gailu teknikorik gabekoarekin –hutsarekin- talde onenaren domina irabazi eta gero. Taldeko kide izan dira José Mª Muñoz, Isidro Ganuza, Basilio Izquierdo González eta Mikel Lopez. Euskadiko Txapelketa irailaren 12ko larunbatean jokatu zen, Abanto-Zierbenako ‘El Calero’ izeneko tiro-zelaian. Aurtengo et ataldekako Txapelketa Abanto Gezaleriak Kirol Taldeak antolatu du Euskal Federazioarekin batera.
Arku olinpikoaren modalitatean irabazle izan diren Abantoko Gezaleriak, bigarren eta hirugarren amaituz Donostiako Diarco A eta Diarco B taldeek, hurrenez hurren.
Jarraian egun horretako argazki batzuk uzten dizkizuegu, Mitxelo&Studios-enak direlarik.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da