Ermua Antzokia jendez beteko du Enrique San Franciscok ‘Enriquecidos’ ikuskizunaz

23.09.15
Ermua Antzokia

Enrique San Franciscok Ermua Antzoki jendez beteko du ostiral honetan. Umoregilea ‘Enriquecidos’ tituluko ikuskizunarekin dator, gure gizartearen inguruan prestatu dituen azken monologoen –berri eta onenen- bildumarekin. Aktoreak zale eta ikusleen ikusmina piztu du eta aldez aurreko salmentan sarrerak agortu egin dira, jada ez baitago lekurik. Salbu mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat erreserbaturiko bakarren batzuk. Horren arrazoien artean pertsonai ospetsu eta mediatikoaren tirakada dago eta, bestalde, TBan pil-pilean mantentzea, hamabostean behin zuzenean egindako ‘El Hormiguero’ izenekoan ateratzen baita.

Antzezpena irailaren 25eko ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan izango Ermua Antzokian. Emanaldirako sarrerarik ez dago, atzokoan gelditzen ziren apurrak saldu eta gero. Aldez aurreko salmenta kudeatzen duen Kutxabank entitateak azken jarleku batzuk eskaintzen zuen gaur goizean, mugikortasun arazoa dutenentzat. Aurten eta indarrean dugun programazioaren barne, laugarren aldiz gertatu zaigu sarrerarik gabe geratzea, lehen ikuskizuna Beatriz Carvajalena izan zen, bigarrena ‘Los Secretos’ musika taldearena eta uda aurretik Concha Velascoren antzezpena.

Sinopsia

Enrique San Franciscok “Enriquecido” ikuskizuna aurkezten digu, bere egungo bakarrizketarik berri eta onenen bilduma eskainiz. Hain pertsonala, hain benetakoa eta hain aldakorra den aktore berezi-berezi honen beste lan bat da, non tonu ironiko, sinpatiko, garratz eta baldarrean azken urteotako aldaketa sozialak, herritar arruntak bizirik irauteko erabili behar dituen mirari eta trikimailuak birpasatzen dituen. Bermatuta daude barrea eta umore adimentsuak. Ikuskizuna hirurogeita hamabost minutuz luzatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu