Ikus-entzunezkoak ezagutzeko bi ikastaro eskainiko ditu Lobiano Kultur Guneak

23.09.15
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Kultura Sailak urteko azken hiruhilekorako bi tailer antolatu ditu. Biak 18 ordukoak izango dira, eta ikus-entzunezkoen munduan murgiltzeko aukera eskainiko dute.

Izena emateko epea gaur, irailaren 23a, zabaldu da, eta urriaren 2an amaituko da. Lobianoko bulegoetan egin daiteke izen-ematea, eta ikastaro bakoitza 27 euro kostatuko da; ikasleentzat, langabetuentzat eta Gazte Txartela dutenentzat, aldiz, 18 euro.

Lehenengo ikastaroak Argazkilaritza: oinarrizko tailerra du izena, eta ikasleek argazkigintzari eta kameraren erabilerari buruzko oinarrizko ezagutzak lortzeko aukera izango dute. Parte-hartzaileek kamera eraman beharko dute, reflex motakoa edo konpaktua, baina lehenengo motakoa hobesten da, aukera gehiago eskaintzen baititu.

Urriaren 5ean hasiko da ikastaroa, eta astelehenero izango dira klaseak 19:00etatik 21:00etara, Fotografia Aixer-erko Asierren eskutik. Lobiano Kultur Guneko Tailerren Gelan emango da ikastaroa, eta honako egutegia izango du:

  • Urria: 5, 19 eta 26
  • Azaroa: 2, 9, 16, 23 eta 30
  • Abendua: 14

Bigarren ikastaroa Bideoak grabatzen eta editatzen ikasteko tailerra izango da, eta ikus-entzunezkoetan modu egokian murgiltzeko adina gauza ikasteko aukera emango die parte-hartzaileei. Asteazkenero izango da tailerra, 19:00etatik 21:00etara Lobianon, eta Asier izango da irakaslea.

Urriaren 7an hasiko dira klaseak, eta honela gelditu da ikastaroaren egutegia:

  • Urria: 7, 14, 21 eta 28
  • Azaroa: 4, 11, 18 eta 25
  • Abendua: 3

Informazio gehiago eskuratzeko, lerro hauen azpian txertatutako kartela zabaldu dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne