Merino Memorialaren XXVIII.a larunbat arratsaldean korrituko da

24.09.15
Kirolak

‘Jose Merino’ren oroimenez Gaztela eta Leoneko taldeak urtero antolatzen den hiri lasterketak hogeita zortzigarren edizioa beteko du. Berriz ere larunbat arratsaldean korrituko da, korrikalarien partaidetza areagotzeko xedez. Aurtengoan bi dira nobedadeak, biak ere teknologiaren eremuari dagokionak. Batetik, seniorren izen ematea www.kirolprobak.com atarian egin behar izatea. 16 urtera artekoek, aldiz, betiko moduan inskribatu ahal izango dira. Antolatzailearen egoitzan bertan, karrera hasi eta 30 minutura bitartean. Bigarrena, atletek eskuturrekoa eta txip elektronikoa eraman beharko dutela da, denbora nahiz luzera ziurtatze aldera. Irteera eta helmuga Zubiaurre kalean izanen dira azken urteetan bezalaxe, trafikoaren erregulazioari laguntzeko eta ikuslegoaren kopurua handitzeko asmoz.

Karrerak luzera desberdina izango du, korrikalarien kategoria bakoitzari egokitutakoa. Ibilaldi motzena aurre-benjaminak egingo dute, 260 m egin beharko dituztelarik. Ibilbide luzeena nagusiena izango da, senior eta beteranoen taldeetan parte hartzen duten korrikalariek 10000 metro bete beharko dituztelarik. Lehenengo irteera goizeko hamarretan emango da, lasterketa nagusia ordu eta erdi beranduago abiaraziko delarik. Antolatzaileek zirkuituaren barne dauden etxebizitza eta garajeetan oharra banatu dute, karreraren ordutegian kalea itxita izanen dela abisatuz eta bizilagunen kolaborazioa eskatuz.

Sariei dagokionez, azpimarratu behar da kategoria guztietako lehen hiru sailkatutakoek sariak eta elastikoak jasoko dituztela. Antolatzaileek, guztira 600 euro banatuko dituzte eskudirutan. Parte hartzeko, 16 urtetik gorakoek 10 euroko kuota ordaindu beharko dute. Izen-emateen inguruko argibideetarako atletismocastillaleonermua@gmail.com helbide elektronikora idatz daiteke. Antolatzaileek ez dute erantzukizunik gain hartuko lasterketa bakoitzaren aurretik, momentuan edo ondoren gerta daitezkeen istripuekiko. Korrikalariek udal kiroldegian dutxatu ahal izango dira.

Antolakuntzako David Araujo eta Santi Fuertes kideek Eibarko Cadena SER irratian izan ziren JuanMa Cano ermuarrarekin lasterketa aurkezten, elkarrizketa horren soinu artxiboa uzten dizuegu jarraian.

Antolatzaileek kaleratu duen hiru orrikoa beheko informazio gehiagoko atalaren bidez eskaintzen dizkizuegu, lasterbidez.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke