Etxeko langileen baldintzei buruzko informazio hitzaldia, Lobianon
Etxeko lanen sektorean aritzen diren pertsonen lan erregulazioari buruzko informazioa eskainiko da datorren irailaren 28an, astelehena, Lobiano Kultur Gunean. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta helburua etxeko lanen araudiaz mintzatzea eta familiei ordainpeko zerbitzuak eskaintzen dizkieten pertsonen kontratazioaz informazioa ematea da.
Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak lan-harremanei dagozkien gai ezberdinak izango dituzte mintzagai, hala nola, kontratu motak, iraupena, dirusariak, lan jardunaldiak, oporrak eta baimenak eta gizarte segurantza.
Antolatzaileen ustez, interes handiko saioa izango da, bai langileentzat, baita kontratatzaileentzat ere. Izan ere, gaiaren inguruko jakinduria areagotu ahala, langile-nagusi harremana seguruagoa eta egokiagoa izango da.
Ermuko Udaleko Immigrazio Zerbitzuak, Durangoko baliokidearekin batera, urtero antolatzen ditu mota honetako hitzaldi zehatzak. Etorkinen ingurukoak izan ohi dira, bai eurei zuzenduta, baina hiritar guztiei ere.
Lotutako albisteak
Gaurtik larunbatera Kulturarteko Jaiaren aurtengo edizioa gauzatuko dugu
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei