Ikastaro berriak aurkeztuta hasi da ikasturtea Emakumeen Topalekuan

25.09.15
Berdintasuna

Udako atsedenaren ostean, indartsu hasi da ikasturtea Ermuko Emakumeen Topalekuan, eta tailer eta erakusketa berriekin eman dio ongi etorria kurtso berriari.

Datorren astean ate irekien bi jardunaldi izango dira Emakumeen Topalekuan, Izelaieta kaleko 12 zenbakian. Saio horietan, nahi duen edonork etxea ezagutzeko aukera izango du, eta baita ekintzen programa berria, kultur ekimenak eta ikastaro eta tailerrak ere. Asteartean, hilaren 29a, 10:30etik 13:30era, edo asteazkenean, irailak 30, 18:00etatik 20:00etara taldekako bisita gidatuak egingo dira.

Emakumeen jabekuntza eskolako kurtsoen programa berria ere aurkeztu dute jada. Orain arte, lau ikastaro prestatu dira, honako hauek:

''Emakume asmatzaileak'' erakusketa

Pasatu den hilaren 21etik hasita, ''Emakume asmatzaileak'' erakusketa dago ikusgai Emakumeen Topalekuko hallean. Basauriko Marienea emakumeen etxeak utzitako erakusketan, zortzi emakume asmatzaileren inguruko informazioa eskaintzen da hainbat paneletan banatuta: euren lanei esker, gizon-emakumeen bizitza hobetzea lortu da, baina gehienek ez dakite asmatzaileak emakumeak izan zirenik.

Paneletan ageri diren emakumeen artean daude Hedy Lamarr, komunikazio sistema ‘sekretu’ baten sortzailea; Ada Lovelace, lehen informatika programatzailea; eta Angela Ruiz Robles, Entziklopedia mekanikoaren sortzailea eta liburu elektronikoen bidea ireki zuen emakumea.

Erakusketa urriaren 30era arte dago ikusgai topalekuaren ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Sarrera doakoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko