PAM talde ermuarrak disko berria aurkeztuko du Lobianon

25.09.15
Kultura eta Gazteria

‘Hurrengoan Bai’ du izena Puto Amoak Matematiketan (PAM) taldearen azken diskoak. Ermuarrek Lobiano Kultur Gunean aurkeztuko dute bihar, larunbata, euren seigarren lana.

Laukoteak diskoaren aurkezpen festa eskainiko du 20:30etik aurrera, eta kantu berriak jotzeaz gain, aurreko lanetako abestiak eta bertsioren bat ere entzuteko aukera izango da. Bi kontzertu ezberdin izango dira azkenean.

Ikus-entzuleek emanaldiaren zati baten eta bestearen artean luntx txiki batez gozatzeko aukera izango dute Lobianon bertan.

Sarrerak hiru euro balio du, eta Kultur Gunean erosi daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu