Ingeleseko eta alemaneko mintzapraktika taldeetarako izen-ematea zabalik da
Ermuko Udal Liburutegiak helduentzako ingeleseko eta alemaneko mintzapraktika taldeetan izena emateko epea zabaldu du.
Ekimen, honen helburua hizkuntzak giro lasaian praktikatzeko tokia eskaintzea eta hitz egiteari eta ideiak azaltzeari beldurra galtzea da. Taldeetan parte hartzeko, elkarrizketa arruntak izateko gai izatearekin nahikoa da, ez baita titulu ofizialik eskatuko. Gainera, ezinbestekoa da Udal Liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko beste edozein liburutegitako bazkide izatea.
Izena emateko epe aurriaren 4an, igandea, itxiko da. Ekintza doakoa den arren, tokiak mugatuak dira, beraz, zozketa egingo da leku baino eskari gehiago jasotzen badira. Zozketan lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako pertsonek. Onartuen behin betiko zerrendak urriaren 5ean argitaratuko dira webgunean, eta saioak hileko bigarren astean hasiko dira, honako ordutegian:
- Alemana: asteartero, 18:30etik 20:00etara
- Ingelesa: ostiralero, 18:30etik 20:00etara
Parte hartu nahi duenak liburutegian bertan eman dezake izena, edo 943179212 telefonora deituta edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzita. Honako datuak eman beharko dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, telefonoa, helbide elektronikoa eta aukeratutako hizkuntzaren maila.
Ermuko Udalak akordioa du Deustuko Unibertsitatearekin, eta hori dela eta, ama-hizkuntza alemana edo ingelesa duten ikasleek dinamizatuko dituzte saioak.
Ekimen honek aurreko ikasturteetan burututakoaren jarraipena izan nahi du, eta Udal Liburutegian dauden hizkuntzak ikasteko metodoen osagarria da. Azken urteetan metodo, hiztegi eta ikus-entzunezko formatu berriak erosteko inbertsio handia egin da eskaera altuari erantzuna emateko.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.