Urrian ia hogei filma ikusi ahal izango ditugu Ermua Antzokian

29.09.15
Ermua Antzokia

Ostegunean hilabete nahiz zine programazio berriari hasiera emango diogu Ermua Antzokian. Hilero egin bezala Lobianon nahiz takilan bonoa erosi ahal izango dugu, horri esker komertzial eta zineklubeko filma bakoitza 1,2 €uroren truke ikusi ahal izango dugu. Salbuespen dira 3Dtako filmen emanaldiak, horiek 2€ko gain kostua baitute. Urriko bonoak 18 euroren kostua du.

Hilero bezala, programazio zabala eta kalitetekoa izanen dugu. Urriko programazioak zine komertzialean hamar filma ikusi ahal izango ditugu, zineklubean bost eta haur eta gaztetxoen atalean beste bost, hain zuzen ere. Guztiak kalitatezkoak, euskarazko bat barne delarik.

Aste honetan ikusi ahal izango dugun tituluak: Vientos de agosto; Ático sin ascensor; Mad Max, Furia en la carretera 3D y Los Minions 3D

Asteko zine programazioa ostegunean hasiko dugu. Aste honetan Gabriel Mascaró zuzendariaren Vientos de agosto film nahasgarri, sentsual eta brasildarra ikusi ahal izango dugu. Itsas aldeko herrixka txikira ikertzaile bat iritsiko da alisio haizeak neurtu eta jasotzeko xedez. Aurkikuntza batek Shirley eta Jeison eramango ditu bizi ala hiltzeko egoeran jarriko dituen bidaiara. Filma sentsoriala da plano bakoitzaren edertasunean argumentu narratiboan baino atentzio gehiago jartzen duena. Lan heterodoxoa irudien edertasuna gustatzen zaien ikusleak harrapatuko dituenak. Vientos de agosto jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu gaztelaniazko azpitituluekin. Iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertziala larunbatean proiektatuko dugu. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Ático sin ascensor titulua emango dugularik. Tragikomedia ironikoa da, Richard Loncrainek zuzendurikoa eta Morgan Freeman eta Diane Keaton aktoreek protagonizatzen dutena. Biak bikain daude. Barregarria, argia, zintzoa da lana, adinak eraginda betiko etxebizitza uztera beharturik dagoen bikote heterodoxo baten bizitza kontatzen duena. Filma bikaina da, protagonista bien lanak areagotu egiten dutena. Filma larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren proposamena Mad Max, Furia en la carretera 3D titulua da. Filma uda aurretik estreinatu zen arren, amaitu berri den Donostiako Zinemaldian filma onenarentzako FIPRESCI saria eman diotenez, akziozko filma peto hau berreskuratzera animatu digu. Estilo honetako filmak nola landu behar diren erakusten du, akzio futuristako lan harrigarri eta parekagaitza lortze aldera. Filma oso azkarra da, biolentoa, ikuskizun petoa, bizia, emozioz eta erritmoz beterikoa. Generoaren maisu lana, D teknologiaz baliatuz eskaintzen duen ikuskizuna loratu izan duena. Mad Max, Furia en la carrtera 3D larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haur eta gaztetxoentzako emanaldian berriz, igande arratseko 5etan marrazki bizidun arraskatatsu batuk izango ditugu: ‘Los Minions 3D’. Komedia animatu purua da, irauten dituen 90 minutuak motz egiten direnak. Liluragarri eta bizia da, ukitu oso onak dituena. Egungo marrazki bizidunen zineak duen maila eta kalitatea agerian uzten duen filma da. Txiki, gazte nahiz helduoi izugarri gustatuko zaigu.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan