Datorren astean hasiko da San Martin azokarako izen-ematea

29.09.15
Euskara

Azaroaren 14an izango da aurtengo San Martin Azoka. Dagoeneko jai giroa gerturatzen ari da, eta antolaketa lanak hasita daude 26. edizioko programa osatzeko.

Datorren astean nekazarien azokan parte hartzeko izen-emate epea zabalduko da. Eskabidea Abiapuntuko bulegoetan aurkeztu beharko da urriaren 16a, ostirala, baino lehen. Interesdunek eskabide orri hau behar bezala beteta eraman beharko dute, eta ekintza bakoitzari dagokion dokumentazio gehigarria.

Sei multzotan banatuko da San Martin Azokako lehiaketa: fruta eta ortuariak, gazta, sagardoa, txakolina, ogia eta eztia. Bertan parte hartu ahal izango dute Debabarreneko, Durangaldeko eta Lea-Artibai eskualdeko baserritar eta ekoizleek. Salbuespen gisa, eztiaren kasuan Bizkai osoko ekoizleak onartuko dira.

Aurten 900 euro banatuko dira sarietan. Gainera, fruta eta ortuarien lehiaketa erakusketan parte hartzen duten partaideek 60 euroko dieta jasoko dute, eta aipamen berezia egingo zaio, saririk eskuratu ez arren, erakustokirik txukunena eta dotoreena jartzen duen lehiakideari.

Argibide gehiago jasotzeko edo zalantzak argitzeko, interesdunek Udal Euskara zerbitzura (943 17 91 47) edo Euskal Birusaren elkarteko egoitzara (943 17 93 50) deitu dezakete.

Jarraian iazko Azokaren argazki-laburpentxo bat eskaintzen dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko