NAhitA aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak NAhitA aldizkariaren 26. zenbakia argitaratu du. Iraileko agerkariak Beldur Barik 2015 lehiaketa dakar portadan, “Ikusezinak ber bi” izena duen emakume desgaituei buruzko erreportajearekin batera.
Ohi bezala, editoriala du aldizkariak, Hondarribiko Alarde polemikoa eztabaidagai hartuta. Gainera, lau ermuarri egindako inkesta, denborapasak, albiste interesgarriak eta jabekuntza eskolako ikastaroen programa ere aurki daitezke bertan.
Aldizkaria Internet bidez edo herriko hainbat puntutan eskuratu daiteke, esaterako, Emakumeen Topalekuan (Izelaieta, 12). Gainera, edonork etxean jaso dezake agerkaria, Topalekuan eskatuta.
Hemen ikus ditzakezue portada eta aldizkaria, osorik.
Informazio gehiagorako, jo Berdintasun Sailaren webgunera.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan