'Distancia 7 minutos' antzezlana ekarriko du Titzina Teatrok Ermua Antzokira

30.09.15
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiko eszenatoki gainean antzerkirik onena izango dugu ikusgai urriaren 2an, ‘Distancia 7 minutos’ antzezlanaren eskutik. Titzina Teatro konpainia katalanaren obra 22:15ean hasiko da ostiralean, eta 90 minutu inguruko iraupena du.

Diego Lorca eta Pako Merino, biak ala biak dira tragikomedia honetan zuzendari eta aktore. Curiosity robota espaziora bidali eta lurra hartu zuen une berean, Felix epaile gazteak bere etxea utzi behar izan du, termitak agertu baitira. Horrela, gurasoen etxera itzuli da egun batzuetarako. Felixek lan egiten duen epaiketen inguruak eta bere aitarekin duen elkarbizitzak hainbat gai jarriko ditu mahai gainean, hala nola, justizia, zoriontasuna eta patua.

Hemen duzue antzezlanaren laburpen arin bat:

Sarrerak salgai

Hamar euro balio du sarrera bakoitzak, eta Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan edo Kutxabanken webgunean eros daitezke. Ermua Antzokiko leihatiletan ere salgai izango dira obra hasi baino ordu bat lehenagotik.

Lotutako albisteak

Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu