Erabiliz ikasi, mintzatu, praktikatu: Berbalagun!

30.09.15
Euskara

Ermuko Udalak, Euskal Birusa, Udal Euskaltegia eta Euskaraz Kooperatibarekin lankidetzan, aurten ere Berbalagun egitasmoa martxan jarriko du. Egitasmo honen bitartez euskaldun zahar eta berriak elkarrekin erlazionatzen dira; batzuek zein besteek euskaraz mintzatzeko eta praktikatzeko aukera izan dezaten, kideen arteko harreman sarea sendotuz. Egitasmo hori 2002an jarri zen martxan estreinako aldiz eta aurtengo edizioarekin bere XIV. urteurrena beteko du, astez aste, talde txikietan ehun lagun baino gehiago biltzen direlarik. Berbalagunen helburua, azken batean, herritar orori euskaraz bizitzeko eta praktikatzeko aukera eskaintzea eta euskararen presentzia gure kaleetan eta gizartean areagotzea da.

Astean behin egiten diren hitzorduez gain, Berbalagun barruan formatu txikiko ikastaroak eta txangoak ere antolatzen dira, euskara egunero bizi ditugun edozein egoeratan euskara normaltasunez erabiltzeko helburuz. Ikastaroak partaideek proposatutakoak dira eta asteroko hitzorduetan parte hartzen ez duten herritarrei ere zabalik daude. Lehenengoa azaroaren 4an izango da Kzgunean, non sare sozial berriak eta konkretuki Facebook-a landuko den.

Parte-hartzea doakoa da eta ondoko lekuetan eman behar da izena urriaren 22a baino lehen:

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko