Udalbatzak errefuxiatuei laguntzeko Lankidetzarako Erakunde Adierazpena onartu du
Ermuko Udaleko alderdi politiko guztiek aho batez onartu dute Europako mugetara iristen diren errefuxiatuei laguntza emateko akordioa. Irailaren 30ean izandako osoko bilkuran, Udalbatzako hamazazpi kideek adierazpenaren aldeko botoa eman dute; beraz, krisi egoera horrek kaltetzen dituen pertsonei laguntzeko neurri zehatzak hartuko dira.
Jose Luis Araujo (PSE-EE/PSOE) zinegotzi delegatuak azaldu duenez, milaka euskal herritarrek antzeko egoera pairatu zuten diktadura garaian: “Jende asko atzerriratu zen urte haietan, eta orain gure txanda da, erantzun solidarioa eman behar dugu krisi egoeran dauden pertsonak Ermuan hartzeko. Ez dugu errudunen bila aritu behar, konponbide zehatzak aurkitzen baizik”.
Pasatu den irailaren 21eko Bozeramaileen Batzordean osatutako Erakunde Adierazpenean jasotzen denez, Ermuak errefuxiatuekiko elkartasuna adierazi nahi du, eta haiei laguntzeko zenbait neurri hartuko ditu:
- 10.000 euro jarriko ditu Eusko Jaurlaritzaren esku, Siriako gudak kaltetutakoei lagundu ahal izateko.
- Gainera, Udalak etxebizitza bat eskainiko du errefuxiatuak hartzeko.
- Kutxabanken kontu korrontea zabaldu da nahi duen edonork dirua eman dezan.
Gainera, Udalbatzak Kooperazio Kontseiluak alor horretan egiten duen lana azpimarratu eta eskertu nahi izan du, baita jarraipen batzordearena ere. Azken hori gai ezberdinen jarraipena egiteko sortu zen, hala nola, osasuna, hezkuntza, etxebizitza eta gizarte laguntzak.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko instituzio guztiekin elkarlanean, egoerari erantzun osoa eta koordinatua emateko lanetan arituko da Ermuko Udala.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan