Emakumeen Mundu Martxarekin bat egingo du Ermuak

01.10.15
Berdintasuna

Kurdistanetik Lisboara eta Tafallatik Bilbora. Emakumeen Mundu Martxak Europa osoko eta Asiako hainbat herrialde igaro ditu pasatu den martxotik, eta datorren urriaren 2an, ostirala, geurean izango dugu. Ekimen berezi horri babes guztia eman nahi dio Ermuko Udalak, eta Emakumeen Asanbladak aurkeztutako Erakunde Adierazpena aho batez onartu du.

Beatriz Gamiz zinegotzi delegatuak irailaren 30eko osoko bilkuran adierazi duenez, Ermuko Udalak “emakumeen eta gizonezkoen arteko benetako berdintasunaren alde lan egingo duela hitz ematen du”. Jarraian, Udalbatzako kide guztiek Asanbladaren Adierazpenaren alde bozkatu dute.

Zer da EMM?

Emakumeen Mundu Martxa 1995ean "Ogia eta larrosak" izeneko lehen martxa batekin hasi zen  mugimendua da, ondoren Emakumeen Mundu Martxa (EMM) izena hartu zuena. Urteetan ekimen  hori nazioarte mailan emakumeen arteko aliantzak sortzen aritu da lanean, eta helburu nagusi gisa sare feminista bat sortu eta munduan nagusi den matxismoa ikusaraztea izan du.

Berdintasunaren aldeko ekitaldia

Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herrira iritsi dela ospatzeko (Tafallatik Bilbora igaroko da irailaren 28tik urriaren 4ra), ‘Women in Black’ izeneko ekitaldia antolatu da. Urriaren 2an izango da, ostirala, Zubiaurre kalean eta Orbe Kardinala plazan 19:00etatik aurrea.

Emakumeen Asanbladatik parte hartzeko gonbita luzatu zaie herriko emakume guztiei, eta beltzez jantzita agertzeko eskatzen zaie.

EMMren Euskal Herriko amaiera ekitaldia igandean ospatuko da Bilbon.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan