Oinarrizko Lanbide Heziketako Prestakuntza Zikloak emateko eskumena hartu du Ermuak
Udalbatzak aho batez onartu du Ermuko Udalari Ermua-Mallabia HLPIn Oinarrizko Lanbide Heziketako Prestakuntza Zikloak emateko eskumena eskuordetzeko erabakia.
Carlos Totorika alkateak irailaren 30eko osoko bilkuran adierazi duenez, orain arte Eusko Jaurlaritzaren eskumena izan da Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak Ikastetxea: “Ermuko Udalari diru-kantitate jakin bat eta kurtsoak eskaintzeko baimena ematen zizkion Gobernuak”. Lege-kontuak direla eta, Udalbatzak eskumena hartu edo ez erabaki behar izan du orain.
Udalak HLPIren eskumena eskuordetzea onartu duenez, Eusko Jaurlaritzarekin bost urterako hitzarmena sinatu du, 2015etik 2020ra zerbitzua eskaintzen jarraitu ahal izateko. Zentroaren urteroko kostua 600.000 euro ingurukoa izaten da: horietatik 500.000 inguru Gobernuak jartzen ditu, eta 150.000 inguru, aldiz, Ermuko Udalak.
“Merezi du inbertsioa egitea”
Edozein motatako arazoak medio, Bigarren Hezkuntzako ikasketak amaitzen ez dituzten gazteei formazioa ematen die Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak Ikastetxeak. Ikasturte bakoitzean 15 eta 17 urte arteko 80 ikasle inguruk parte hartzen dute eskaintzen diren hiru espezialitateetan: Ibilgailuen Elektromekanika, Ile Apainketa eta Mekanizatua.
Carlos Totorikak azpimarratu du hitzarmenari “ezezkoa” emateko aukera ere bazegoela: “Urte luzez eskaintzen ari garen zerbitzuarekin jarraituko dugu, oso harro baikaude. Arrazoi ezberdinengatik ikasteari uzten dioten gazteentzat konponbideak eta alternatibak sortzea oso baliagarria da. Merezi du zentro horren aldeko inbertsioa egitea”.
Lotutako albisteak

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker