Astelehenean errepasoa egingo zaio Goienkaleko ezpondari, kili-kolo dauden harriak erretiratzeko

02.10.15
Hirigintza

Aurreko ostiralean alkatea Goienkaleko hogeita hamar bat bizilagunekin bildu zen, martxoan behera etorri zen ezponda zatiaren egoera zehazki zein den kontatzeko. Totorika hirigintza zinegotziarekin eta udal Bulego Teknikoko zuzendari eta arkitektoarekin bat bertaratu zen. Carlosek azaldu zuenez martxoan kalearen 39 zenbakiaren parean behera etorritako zatia eutsi eta konpontzeko lanak bukaturik daude. Konponketa hori jabeak egin du, Barinaga Eraikuntzak, horrek aurkeztutako txostena lasterbidez loturik uzten dizuegu. Horrez gain, agintariak geologia eta geoteknika azterketaren berri eman zien, gertaera hura izan eta biharamunean hartu zuen konpromisoa betetze aldera. Aipatu azterketa eta txosten hori Udalbatzarrari aurkeztu zitzaion hainbat egun lehenago, gaia informazio Batzordean aurkeztuta.

Lur zati horren analisiak agirian jarri du bi lekutan esku-hartzen ez bada arazoak izan daitezkeela etorkizunean. Lehen zatia azken konponketa egin den lekutik Okin-zuriko auzorantz dagoena da (aurrez aurre jarrita ezkerretara). Teknikariek adierazi dutenez horretan harri gehiago erotzeko arriskua dago horretan eta konponbide bezala segurtasun barrera estatikoa jartzea proposatzen dute. Aldiz, azken konponketatik eskumarantz dagoen tartean, hau da Sakona auzora doan bidera artean, arriskua nabarmenagoa da, lurrari eusten dioen planoa bera irristatu eta behera etorri zitekeelako. Horren aurrean, geologoek lur zati horren hormigoi armatua botatzea eta lurrean burdin eta tiranteak sartzea proposatzen dute konponbide moduan.

Totorika denbora eta konfiantza eskatu zien, prozedura administratiboa bete egin behar delako

Agintariak irailaren 2an beste harri bat behera etorri izanaren berri eman zien, horrek auto bat kolpatu eta markatu izan zuelarik. Bildutakoek kezkati agertu ziren, azken gertakizunaz nahiz azterketaren emaitzaz, Hori horrela, taldeak pertsona eta ondasunak bermatze aldera Udalak ea zer egiteko asmoa galdetu zioten alkateari. Totorikak zonaldea berriz errepasatzeko ardura eta lana gain hartuko duela adierazi zien, kili-kolo dauden harriak jaso eta jaitsi ahal izateko. Lan hori datorren astelehenean –urriaren 5ean- egingo du enpresa batek. Azkenik, Totorikak hitza eman zien bildutakoei, bai bera pertsonalki nahiz udala inplikatuko zirela lan egin eta gaia behin betikoz konpontzeko. Gauzak bere bidea dutela esan, paziente izan eta denbora eskatu zien, prozedura administratiboari jarraitu behar zaiolako; jabeekin bildu, egoeraren berri eman, beren iritzi eta esanak jaso eta irtenbidea adostu. Nolanahi ere, bide hori jorratu ondoren konponbiderik izan ezean, Udalak heldu eta subsidiarioki egingo zuela agindu zien Totorikak.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan