Menpekotasuna duten pertsonak etxean atenditzeko ikastaroa Izarra zentroan
Ermuko Udalak “Menpekotasuna duten pertsonak etxean atenditzea” izeneko ikastaroa eskainiko du. Formazio profesionaleko kurtsoa da, eta profesionaltasun ziurtagiria lortu ahal izango da. Ermuko II. Plan sozio-sanitario pilotu edo esperimentalaren parte da formazioa.
Gizarte Zerbitzuen Alorrak garatu du ikastaroa Toki Garapeneko Alorrarekin lankidetzan, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.
Urriaren 26tik otsailaren 26ra egingo da ikastaroa Izarra zentroan. Egunean sei ordu izango dira, eta Nazaret zentroko eta MATIA Fundazioko kideek eskainiko dituzte klaseak. Gainera, Lanbidek profesionaltasun ziurtagiria emango die ikastaroa egiten dutenei.
480 ordu izango dira, 80 saiotan banatuta, eta 120 orduko lan-praktikak egin beharko dira ziurtagiria lortu ahal izateko.
Ikastaroan parte hartzeko izen-ematea datorren urriaren 15ean amaituko da, eta honako baldintzetako bat bete beharko dute ikasleek:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua izatea
- Bigarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat izatea
- Arlo eta familia bereko lehen mailako profesionaltasun ziurtagiria izatea
- Erdi mailako zikloetara sartzeko probak gaindituta izatea
- 25 edo 45 urtetik gorakoen unibertsitatera sartzeko probak gaindituta izatea
- Ikastaroa modu egokian egin ahal izateko adinako ezaguera teorikoa edo profesionala izatea
Informazio gehiago lortzeko, Torretara (943 17 91 51) edo Izarra zentrora (943 17 90 18) deitu daiteke.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko