Yoga, Body Power eta Padel berrikuntza dira UKEren kirol kanpaina berrian

05.10.15
Kirolak

Ermuko Udal Kirol Erakundeak (UKEk) 125 kirol ikastaro ezberdin eskaintzen ditu aukeran. Erakundeak espero du 1.200 pertsona baino gehiago izena eman dutela. Orain arte jasotako izen-emateen arabera harrera ona izan da, eta gerta liteke iazko urrian izandako kirolari kopuru errekorra gainditzea. Eskaintza zabaltzea lagungarri da, denboraldiko anitzago egin eta berritu egiten baitu (jarduera berriak, metodologia aldaketa eta egokitzapenak, eta abar…

Azken urteetan izandako joera baieztatuz, Gimnasia Abdominal Hipopresiboa, Body Power eta Barne Zikloa jarduerak dira erabiltzaile helduen artean hazkunde handiena erregistratzen dituztenak. Body Power-aren kasuan, esan behar da astearte eta ostegunetan arratsaldeko 20:30etatik aurrera ikastaro berri bat dugula, eguneko azken orduko ikastaroen eskariari erantzuteko. Beste nobedade bat, 12 urtetatik aurrerakoentzat eskaintzen dituen kirol jardueretan Yogako bi ikastaro berri dira, astelehen eta asteazkenetan 11:00etatik eta 12:00etara bitartean, eta ostiraletan 10:00etatik eta 11:00etara bitartekoa, hurrenez hurren.

Estalitako padel pista berri bi ditugunez, haurrei zein helduei zuzendutako ikaskuntza ikastaroak eskaintzen dira, biak astearte eta ostegunetan: 17:00etan eta 18:00etan 8 urtetik gorako haurrentzat, eta 19:00etan eta 20:00etan helduentzat.

Jarduera guztiak ezagutzeko aukerarik onena Premium Tarifaren bidez da: hileko 41,65 euro ordainduta 14 jarduera 104 ordutegi ezberdinetan egiteko aukera ematen duena.

UKEk gogorarazten du izena emateko epea kanpainaren zehar irekita mantenduko duela oraindik plaza libreak geratzen diren ikastaroetan. Zentzu honetan, oroitarazi beharra dago Fitness ikastaroan eta Premium tarifan hilabete bakoitzeko 16. egunetik aurrera egiten diren izen-emateek %50eko deskontua dutela. Beteta dauden ikastaroetan, berriz, itxaron zerrendan izena emateko aukera dago, ikasturtean zehar bajak izan ezkero ikastaro horietan parte hartzeko aukera baitago.

Interesa duten pertsonek ikastaroei buruzko informazio osoa Ermuko UKEren web gunean kontsulta dezakete, edo jarduerak egiten diren udal kiroldegian.

Ikastaro zerrenda osoa ikusteko eragin lasterbidearen gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da