Bigarren amaituz Bèglesen (Aquitanian) lortu du A. Hernandezek denboraldiko lehen podiuma
Aitor Hernández (Specialized-Ermua Impulso) 2015-16 ziklokros denboraldiaren estreinako lasterketan bigarren amaitu eta podiumera igotzea lortu du Bègles hirian (Aquitanian). Ermuarra q Kevin Suárez txirrindulariaren atzetik sartu zen helmugan, 51 segundu beranduago. Suarez bakarrik helmugaratu zen, sasoi betean eta indartsu dagoela erakutsita.
Estatuko maila zuen lasterketa honetan Aitor aurrean ibili zen arren, Suarezek denboraldia hobeto hasi duela erakutsi eta ez zion inori aukerarik eman. Aitorrek bere erritmoari eutsi zion, azkar bigarren geratu eta helmugara bitartean, irabazlearen atzetik sartuz 51 segundo beranduago.
Specialized etxeko txirrindulariaren esanetan ''podiuma espero baino lehen'' zapaldu du: ''Nire erritmos ebilatzen eta sentsazioak sentitzen saiatu naiz lehen karrera honetan, errendimendua eta erantzuna zein zen ikusteko. Pozik nago egindakoaz, baina batez ere denboraldia prestatzen ari naizen moduaz. Aurreikusi bezala nago, urtarrila eta otsailean sasoi betean egoteko asmotan".
Aitor Hernández Team zazpi egu barru Albi herrian (Frantzian) izango da, bertan Frantziako koparen lehena korrituko den, C1 sailkapena du eta UCIren barne.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da