Antzokia betetzeko prest itzuliko da Vanesa Martin Ermura

07.10.15
Ermua Antzokia

Vanesa Martin abeslari malagarrak urriaren 9an, larunbata, kontzertua eskainiko du Ermua Antzokian, eta sarrera guztiak agortzear daude jada.

Musikagile eta kantari andaluziarrak “Cronica de un baile” estudioko azken diskoa aurkeztuko du geurean, baina ez da Ermura etorriko den lehen aldia izango. 2008an, 28 urte zituela, “Agua” lehen diskoarekin debutatu zuen gure udalerrian. Harrezkero, estudioko bost lan, bi berrargitalpen eta zuzeneko disko bat kaleratu ditu, eta gaztelerazko abeslari eta musikagilerik miretsienetakoa izatera iritsi da.

Kontzertua larunbat honetan izango da, 22:15etik aurrera, eta 10 sarrera baino ez dira gelditzen: 2 butaken patiorako, 2 anfiteatrorako eta beste 6 mugikortasun mugatua duten pertsonentzat erreserbatuta. Gauzak horrela, malagarraren kontzertua erabat arrakastatsua izango dela aurreikusi daiteke.

Gelditzen diren sarrerek 12 euroko prezioa dute, eta Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, gelditzen badira, kontzertua baino ordubete lehenago Ermua Antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira.

Ikuskizunerako gogoa pizteko, Vanesa Martinen azken abestia uzten dizuegu, “9 días”:

Lotutako albisteak

Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu