Hiru hitzaldi izango dira udazken honetan 'Izarra Centreko arratsaldeak' zikloan

08.10.15
Ekonomi Sustapena

Arlo erabat ezberdinetako hiru hizlari izango dira datozen asteetan Izarra Centren, eta ekintzailetza eta erronkak izango dituzte hizpide.

Las Tardes de Izarra Centre” zikloko lehen gonbidatua Rodrigo del Prado izango da. BQ mugikorren enpresako sortzaile eta zuzendari orokorra da, eta datorren urriaren 16an “Teknologia pertsona guztien esku ” hitzaldia eskainiko du. 17:30etik aurrera, bost urteren buruan soilik Espainiako hirugarren enpresa salduena izatera nola iritsi diren azalduko du. Izan ere, epe horretan, 12 langile izatetik 1.000 ingurura igaro da BQ, eta smartphoneen salmentagatik, batez ere, 100 milioi euro fakturatzen ditu.

Hitzaldian parte hartzeko, eskabide hau bete behar da.

Eta azaroan, Juanma Bajo Ulloa eta Thubten Wangchen

Juanma Bajo Ulloa zinema zuzendaria izango da zikloko hurrengo gonbidatua. Zinegile arabarra azaroaren 5ean gerturatuko da Izarra Centrera, 17:30etik aurrera. “Alas de mariposa”, “Airbag” eta “Rey gitano” filmak zuzendu ditu, besteak beste.

Bestalde, azaroaren 19an, Bartzelonako Tibeteko Etxearen sortzailea izango da geurean, Thubten Wangchen, hain zuzen. Monje budista, Europako ordezkaria Tibeteko erbesteko gobernuan eta Tibeten Espainiako ordezkaria da. Haurtzaro gogorra izan zuen arren –Txinak Tibet hartzean Himalaya gurutzatu zuen aitaren bizkarrean-, duen umore onagatik eta jarrera baikorragatik ezaguna da Wangchen.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du