Indarkeria matxisten aurkako estatu Martxarekin bat egingo du Ermuko Emakumeen Topalekuak

08.10.15
Berdintasuna

Datorren azaroaren 7an, larunbata, indarkeria matxisten aurkako mobilizazioa egingo da Madrilen, eta Ermuko Emakumeen Topalekuak martxan parte hartzeko aukera luzatu du.

Berdintasun Alorretik autobusa antolatu dute indarkeria matxisten aurkako estatu Martxara joateko. Bidaia doakoa izango da, eta parte hartu nahi duen edonork Emakumeen Topalekuan izena eman beharko du.

Autobusa azaroaren 7an goizeko 7etan abiatuko da Martxara, eta egun berean itzuliko da; Ermura gaueko 12etan iristea espero da.

Beldur Barik lehiaketa, lan erdiak eginda

Bestalde, Beldur Barik lehiaketara lanak aurkezteko epearen erdia igaro da jada. Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada, eta neska-mutilek ezberdintasun egoerei errespetuz, parekidetasunez, askatasunez, autonomiaz, elkarkidetzaz eta indarkeria sexista irmoki baztertuz aurre egiten dietela erakutsi behar dute.

Banakako nahiz taldekako lanak aurkezteko epea azaroaren 11n amaituko da. Ermuko Udaleko Berdintasun sailak herritarren lanik onenak sarituko ditu: maila bakoitzeko, 300 euro.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko