Aurrekontuan 248.200 euroko aldaketa onartu du Ermuak beste proiektu batzuk indartzeko
Ermuko Udalbatzak zenbait alor hobeto lantzeko 248.200 euroko aurrekontu aldaketa onartu du azkeneko Osoko bilkuran. Proposamenak zinegotzi guztien aldeko botoak jaso zituen, eta aurrekontuko diru partida batzuetatik besteetara transferentziak egitean datza. Horrela, udaleko alor eta zerbitzu ezberdinetan sortutako beharrei erantzuna ematea espero da.
Juan Carlos Abascal zinegotzi delegatuak azaldu duenez, “izaera sozial argia” du aldaketa horrek, eta guztira sei alorretan izango du eragina.
Gizarteratzeko Udal Laguntzen eskaerari aurre egiteko, 90.000 euro gehiago izango ditu Ermuko Udalak. Prestazio horien helburua zailtasun ekonomiko larriak dituzten pertsonei laguntzea da, herritarren partaidetza prozesuan markatutako estrategiari eta lehentasunei jarraiki.
Beste 53.000 euro Ermua-Mallabia HLPIren instalazioak eta eskaintza hobetzeko erabiliko dira. Horrela, Udalak kalitatezko irakaskuntza bermatu nahi du, enpresen beharrei egokitua, ikasleei lan-mundura sarrera errazteko.
Aldaketaren hirugarren adarra 2002an instalatu zen eta udal eraikinak konektatzen dituen zuntz optikoaren sarearekin lotuta dago. Izan ere, esleipendun enpresak erreklamazioa ezarri zuen eta azken instantzian arrazoia eman zitzaion. Hori dela eta, epaiaren gastuei aurre egiteko, 47.000 euro behar ditu Udalak.
Gizarte- eta osasun-laguntzak, gora
Aldaketa sozialei jarraiki, Udalbatzak 28.200 euro jartzea erabaki du Betiondo urbanizazioko elkartu gabeko pertsonen erreklamazioari aurre egiteko. Tokiko gobernuak arrazoia eman die pertsona horiei, eta epaiketa eta gastu handiagoak ekiditeko, akordioa lotzea erabaki da.
Bestalde, 20.000 euro gizarte- eta osasun-laguntzetara zuzenduko dira. Kopuru horrekin Abeletxe Egoitzako laugarren solairuan eskaintzen den ospitale osteko zerbitzua hobetu nahi da. Horrela, terapia ezberdinak erabiliz, berriro ospitalera itzuli behar duten pertsonen kopurua murriztea espero da.
Azkenik, eta aurreko biltzarretan adostu zen moduan, 10.000 euro jarriko ditu Ermuko Udalak Siriako gerratik ihesi datozen errefuxiatuei laguntza eskaintzeko.
Diru partiden jatorria
Osoko Bilkuran azaldu zen moduan, izapide horren xedea inbertsioen norabidea aldatzea da, eta jada beharrezkoak ez diren partidak edo aurrekontua egindako proiektuetan sobratu den diruari beste erabilera bat ematen zaio. Diru gehiena, 109.000 euro, koexistentzia espazioetarako aurrekontuetatik dator, Valdespinako Markesa kalean obra egin ostean soberan gelditu baitzen.
Izarra Fundaziotik beste 50.000 euro jaso ditu Udalak, onurak ematera behartzen baitu legeak. Izelaieta kaleko tailer bat eraisteagatik 31.000 euro lortu dira, eta gainontzeko dirua honako partidetan erabili ez dena da: familientzat transferentziak (20.000€), lizentzien geolokalizatzailea (15.000€), argiztapen instalazioek egokitzapena (12.839€) eta gizarteratze plana (10.161€). Guztira, bada, 248.200 euro osatu dira.
Udalbatzak aurrekontuen aldaketaren inguruan hitz egin zuen saioa lerro hauen azpiko bideoan ikus dezakezue (eguneko 8. puntua):
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n