Dibertsifikazio eta toki ekintzailetzaz mintzatzeko hogei bat en presako ordezkariak bildu dira Izarran

09.10.15
Ekonomi Sustapena

Herriko hogei enpresatik gorako ordezkariak Izarra Centren egindako topaketara bildu dira aste honetan. Ordezkariak “Dibertsifikazioa eta Ekintzailetza Kooperazioan Ermua’ tituluko azterketaren emaitza eta ondorioak ezagutzeko bildu zire. Azterketa LKS aholkularitzak egin du, Izarra Fundazioak hala eskatuta eta bere teknikariek aurkeztu zuten txostena. Azterketa hori bere osotasunean hemendik gutxira ikusgai izango dugu Fundazioaren webgunean. Bertaraturikoek udal Toki-garapen alorrak eta Izarra Fundazioak egindako deiari erantzun zioten, gaian sakontzeko interesa agertuz. Bileran bere bi ekimen interesgarriren berri ere eman ziren: 3D sisteman inprimitzeko udala duen proiektu berritzailea eta horretan trebatzeko beka sistema.

3 Dimentsiotako inpresioa

Batzarreko bigarren zatia 3 Dimentsiotako edo teknologia gehigarrien bidezko ekoizpena inpresio edo inprimatzearen inguruan mamitu da. Termino horiek gureganatu beharko ditugu segituan, gure industrian ez ezik etxeetan denbora luzez geratzeko etorri baitira. 3D-tako inprimakia teknologia disruptiboa da. Enpresaren ekosistemara aldaketa nabarmenak ekarriko dituenak. Ondasunen ekoizpen prozesua da erantsitako teknologiaz baliatzen dena (material plastiko edo metalikoen lerroak edo geruzak eranstea). Udala eta, zehazki, Izarra Fundazioak, trebatze proiektua aurkeztu die gure enpresei, beren langileek bidal ditzaten teknologia hori ikastera, gerora ekoizpen prozesuetan txertatzeko eta egindakoari balioa eransteko. Trebakuntza Armagintza Eskolak emango du, gurean dugun punta-puntako ikastegia izateaz gain 3Dn inprimatzeko ikasgela aparta presta duelako, non 10 inpresora arrunt eta beste bi profesional dituzten. Ikastaro eta trebakuntzaren aurkezpena Armagintza Eskolako arduradun eta irakasleek egin dute.

Ikastaroak diruz lagunduko dira

Langilea trebatzera eta 45 orduko ikastarora bidaltzen duten enpresek 1.000 euroko diru-laguntza jaso ahal izango dute, langilea hezten eta lantokira joan dagoen denbora horren ordainetan. Hori horrela, toki-garapen alorraren nahiz Izarra Fundazioaren bidez –bietan udala eta bertako enpresa sustatzaileek egonik- herriko enpresen lehiakortasunaren eta berrikuntzaren alde eginen du. Hori guztia herriak dituen prozesu produktibo gakoak, I+G+berrikuntza lerroak eta ezagutzak mantendu ditzan, kopuruari nahiz enplegu horren kalitateari dagokionean, enpresen iraunkortasunari mesede egingo diolakoan. Izatez, gero eta globalizatuago dagoen mundu honetan, jada, ez baitago inolako mugarik, planetak berak fisikoki dituenez gain.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du