Asteburuko kirol-agenda: ermuarrek ziklokrosean, eskubaloian eta futbolean jardungo

09.10.15
Kirolak

Asteburua hastear. Udazkenekoa eta luzeagoa, astelehenean jai baita. Kirol jarduerak nonahi, agenda lepo dugu. Guztiaren artean, azpimarra behar ondorengoak:

Aitor Hernández txirrindulariak Albi (Frantziaan) korrituko duela aste honetan. Frantziako Koparen lehena joktuko du, UCiren C1 kategoriakoa. Ea orain zazpi egun atzera egin legez, podiumera igotzerik duen.

Errotabarri taldeko seniorrek Zilarrezko Maila estreinatuko dute etxean

Errotabarri E.K.E. senio taldeak Zilarrezko Maila estreinatuko dute asteburuan etxean jokatuko baitu ligako lehen partida. Bilboko San Adrian hartuko du, udal kiroldegian arratseko 6etan. Imanol Alvárez entrenatzaile ermuarrak astean zehar Twitter erabilita mezua utzi digu zaleoi: “Larunbat arratseko 6etan, estreina etxean. Kiroldegia bete behar dugu. Jokalariek adorea, izerdia eta joko ona agintzen dute. Ez zarete asoertuko!”

Ikusmin handia dago, mailaz igotzeak ilusioa piztu baitu herrian eta zaletuen artean. Aurreko astean, Barañaingo Lagunak mendean hartu zituzten, 22 eta 28ko markagailuaz bukatu eta gero.

Azkenik, Ermua K.E.ko lehen taldea, kanpoan jokatuko du Zorrontzakoaren aurka. Partida bihar, urriak 10eko larunbatean izango da, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Zorte on guztiei!

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da