3000 herritarrek bat egin dute Ermuan minbiziaren kontrako martxa solidarioarekin
Igandea ate joka dugu. Ezer gutxi falta da eta, jada, guztia prest dago. Minbiziaren kontrako Espainiako Elkarteak gure herrian duen boluntario talde eta ordezkaritzak minbizia ikertzen jarraitzeko eta horri aurre egiteko antolatu duen lehenengo martxa solidario eta familiarra antolatu du iganderako –urriaren 18rako-. Hiru mila zenbaki prestatu eta banatu dituzte antolatzaileek, bakoitza bost eurotan. Bat egiteak ez du mugarik izan, antolatzaileek aurreikusitako partaide kopurua gainditu ezezik, lau aldiz biderkatuaz. Jarduera, urtero urrian Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguneko ospakizunen baitan txertatzen da.
Izen-emate kopurua ikusita udaltzaingoak proposamen berezia prestatu du, Ertzaintzarekin koordenatuaz eta horien laguntza aurreikusiaz. Martxa hiru milak pertsonek ez dutela egingo uste da, familian gaixo izan duten askok elkartasuna adierazi eta babesa eman nahi izan badiote ere, zirkuitua betetzeko asmorik ez dute. Nolanahi ere, bi anbulantzia izango ditugu herrian –medikudun bat- edozein gorabeherari aurre egin ahal izateko. Martxak hirigunean eragina izango du, trafikoari itxita izango baita martxa gauzatzen den denboran. Antolatzaileek Gaztela eta Leon lurraldeko etxearen eta bere atletismo taldearen ezinbesteko laguntza izango du. Erdialdeko etxebizitzatako garajeetan oharra jarri dute, trafikoak izango duen ukituaren berri emateko.
Ibilbideak 3000 metrotik gorako luzera izango du. Martxa Orba plazatik abiatuko eta bertan bukatuko da, Zubiaurre. Okin zuri, Goienkale, Izelaieta, Baldespina Markesa, Probaleku, Diputazio, San Pelaio, VI. Mendeurrena, Okin Zuri eta Zubiaurre zeharkatuko dira. Hortaz, hartu kontutan eta adi izan.
Antolatzaileek atzotik izena eman dutenei elastikoak eta zenbakiak banatzen ari dira. Horretarako standa jarri dute herriko plazan eta bertan izango ditugu, goizez 10etatik ordu 1era eta arratsaldez, 5etatik 8etara bitartean. Martxa igande goizeko 11etan aterako da. Bukaeran parte hartu duen pertsona bakoitzari poltsa bat emango zaio, non ur botila, freskagarria eta energia barratxoa edukiko dituen.
Antolatzaileek, besteak beste, Orbea, Eroski, Euskadiko Kutxa, El Corte Inglés, Coca Cola eta Lauso etxeen laguntza eta babesa jaso dute.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu