Musika, antzerkia eta umore ona ‘La flauta magica’ antzezlanaren eskutik

15.10.15
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiaren ikuskizunen egitarau oparoaren barne dator, urriaren 16an, "La flauta magica" ekoizpena. Dei Furbi konpainia katalanaren obra hori Mozarten opera ezagunaren moldaketa askea da, eta antzerkia eta capella musika uztartzen ditu.

Sortzaileek azaldu dutenez, "''La flauta magica'' senidetasun unibertsaleko himno batez burutzen den fikzio sinboliko handia da". Txantxa eta dibertsioa gustuko dituztenentzat gomendagarria da, gainera, umore dosi handiak gehitu baitizkio konpainiak obra honi.

Gemma Beltranek zuzendutako antzezlanak 75 minutu inguruko iraupena du, eta Toni Vinyals, Querat Albinyana, Marc Pujol, Robert Gonzalez, Anna Herebia eta David Marce aktoreek hartzen dute parte.

"La flauta magica" 2014ko Arte Eszenikoen Max sariaren irabazlea izan da ikuskizun musikalen kategorian, eta 2015eko Cangaseko Mostra Internacional de Teatro Comico e Festivo jaialdian ere garaile suertatu da.

Ikuskizun arrakastatsu hori ostiralean antzeztuko da Ermua Antzokian 22:15etik aurrera. Sarrerak salgai daude Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan eta Kutxabanken webgunean, 10 euroren truke. Antzokiko leihatilan ere eskuragai izango dira, antzezlana hasi baino ordubete lehenagotik.

Hona hemen "La flauta magica" obraren trailerra:

Lotutako albisteak

Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu