San Martin azokaren XXVI. egitaraua prest

16.10.15
Euskara

Urria aurrera doa eta, jada, erdia bete dugu. Azaroa gero eta hurbilago dugu eta baita ere Euskal Birusak urtero antolatzen duen San Martin azoka. Azoka azaroaren 14ko larunbatean egingo da. Ekimenak hogeita sei urte betetzen ditu, ederto hazi eta trinkotu ondoren. Azoka jada ez da egun bakarrera mugatzen, gutxiegi da. Egun bakarrak ez gaituelako asetzen. Hori horrela, duela zenbait urtetatik hona San Martin azoka jarduera kulturalez dotore jantzita etortzen zaigu, azaroan zehar luzatuz. Horri esker, gure ama-lurrak ematen dizkigun produktu ezin hobeen festa luzatu egiten dugu, gehiago gozatzeko.

XXVI. San Martin azokaren programa, azpian uzten dizuegu, kartelean bertan baitaude jarduera, ekitaldi eta horien ordutegi eta xehetasun guztiak.

San Martin azoka, ez datorkigu ortozik, berarekin eta bere testuinguruan kultur programa baitakar: San Martin kulturala deritzan jarduera multzoa. Ondoren uzten dizuegu prestatutakoaren zerrenda:

  • Urriaren 30ean, ostirala:
    • Bertso jaialdia: Uxue Alberdi, Jon Maia, Felipe Zelaieta, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi eta Oihana Bartra. Ermua Antzokian, 22.15ean.
    • Sarrera: 10€. Euskal Birusa elkarteak antolatuta.
  • Azaroaren 6an, ostirala:
    • Txapeldun ikuskizuna. Organik, Kepa Junkera eta Sorginak.
    • Ermua Antzokian, 22.15ean.
    • Sarrera: 10€. Udalak antolatuta.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko