Kostaldeko Ekosistemak eta urak hobera egiten segitzen dute

16.10.15
Ingurumena

Kostaldeko ekosistemak eta urak egoera onean daude eta hobetzen jarraitzen dute, Azterkosta 2015 ekimenean parte hartu duten bost ikastetxeetako ikasle ermuarrek pasa den ostiralean egindako landa lan eta azterketaren arabera, Ingurumen Heziketarako udal Eskola eta Tailerrean. Programaren koordinadore eta ingurumen aholkulari den Isabel Prietoren esanetan. “Uraren kalitatea ona da, oxigeno asko du eta aldiz, nitrato eta fosfatorik ia ez. Mareak lurreratzen dituen hondakin solidoen kopuruak ere behera egin duelarik. Azterketaren arabera, azken urteotako datuen ildoa mantentzen da, hobetzen doalarik urterik urte” esan baitigu. Parte hartu duten ikasleak hamar taldetan banatu dira landa lana egiteko, horiek bildutako datuekin txosten orokor bat prestatuk, zeina Eusko Jaurlaritzara bidalik oden, bertatik ‘Coastwach’ programa europarrari helarazteko.

2015ko Azterkosta ekimenak eguraldi ona izan du -goizean fresko baina egunak aurrera egin ahala berotu egin baitu-, marea bizi eta altuak eta partaidetza altuena izan dira ezaugarri nagusiak. Ia berrehun pertsonek parte hartu dute Debara egindako txangoan, -180 ikasle, hamabi bat irakasle, Hezkuntza alorreko zinegotzi José Luis Araujo, eta Bulego Teknikoko zuzendaria-. Edizio honetan galdetegi eta materialak berberak erabili dira. Hainbat esperimentu gauzatu dituzte, ikasleei gehien gustatu zainenak. Hainbat parametro kontsideratu eta neurtu dira itsasoko ura oinarri harturik: uhertasuna, nitrato eta fosfatoen kopurua, tenperatura edo uretan dagoen oxigeno maila, besteak beste.

Kostaldearen egoera zein den aztertu dute, nahiz animali eta landarerik ezin izan dituzte identifikatu aurtengoan, ezer ez baitute aurkitu. Izan ere, marea biziak egoteran, ura altu egon baita haitzak estaliak mantendu. Ikasleek saiatu diren arren, oinak bustitzea baino ez dute lortu.

Ia 200 partaide Azterkosta 2015ean: 180 ikasle eta 12 irakaslek hartu dute parte

Talde parte-hartzaileek landa lana egitean ingurunearekin harremanetan jartzen dira, hori xehetasunez aztertuz eta galdetegi bat beteaz, non taldeari egokitutako itsas ertzeko zatiaren ezaugarri orokorrak jaso duten, bertan bizi diren organismoen eta izan daitezkeen arazoak agerraraziz.

Ikasleen artean urtero jakin-minik handiena pizten duen gauza, Facies Flysh izeneko fenomeno geologiko ikusgarria da, zeina Arneillo eta Lipari izenez ezaguna den zonaldeetan ikus daiteke.

Ikastetxe parte hartzaileek: LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH San Lorenzo, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola

Udalerrian ditugun Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek parte hartu dute: LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH San Lorenzo, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola.

Landa lana egitera Debako hondartzara joan aurreko asteetan zehar eta Ingurugiroko Heziketa tailerren barne, kostaldeko ekosistema lantzen jardun dute, animali, landare eta oinarri geologikoaren artean dagoen harremanak aztertuz.

Azken ikasturtean ikasleek Flischaren formakuntza geologikoa landu izan dute, Debatik Zumaira bitartean fenomeno natural hori hainbat lekutan ikusi baitaiteke erraz asko eta, bisitaldi gidatuak ere antolatzen dira. Horrez gain, zetazeo nahiz hegaztien gauzak ere aztertu dituzte, udazken hasiera honetan Afrikako Iparralderantz joaten hasita baitaude, negua lurralde epelagoetan pasatzeko asmoz. Ikasleek gelan zetazeoen itsas migrazioei buruzko bideoak ikusi dituzte. Horiek www.verballenas.com atariak eskaintzen duen materialaz baliatuz, gaiaz asko ikasteko aukera emanen baitu. Ikaragarri gustatu zaie gaztetxoei. Gainera balea keta itsas animaliak ikustera joateko erabiltzen den itsasontzia Ermuan sortutako enpresarena da, Karraspio Itsas Turismoa izenekoa.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko