Martxa berde solidario, amaiezin eta ahaztezina jai giroan
Minbizia ikertzen jarraitzeko eta horri aurre egiteko antolatu duen lehenengo martxa solidario eta familiarra gauzatu zen atzokoan Ermuan. Deskribatu ezina, ez dago hitzik. Martxa oso jendetsua, bukaezina, hiru mila elastikotik gora bildu zuena. Adin guztietako pertsonek parte hartu zuten: jaio berrietatik hasi eta edadetuetaraino, gurasoen gain, haur-kotxean, makuluaz edo gurpil-aulkian eta guzti. Guztiek utzi zuten aletxoa minbiziaren gaixotasunari aurre egiten dieten familia eta pertsonei beren elkartasunaren testigantza utziz. Nolanahi ere, dortsala eta elastikoa zuten hiru mila baino gehiago elkartu ziren atzo Ermuko kaleetan, ekimenarekin bat egiten zutela agerrarazteko eta partaideekin bat egiteko. Martxa aurreikusi bezala eman zen, inolako gorabeherarik izan gabe eta jai giroa nagusi izanik. Bakarren batek erorikoa izan arren, osasun zerbitzuek eta bertaratutako lau anbulantziek ez zuten inor erietxe edo ospitalera eraman izan behar. Parte hartzea oso altua izan zen, eta horren adierazgarri da martxaren burua Zubiaurretik abiatu Okin Zurira bitartean, Goienkaletik jaitsi, Izelaietarekin bat egiten duen puntura arte, eta hortik Baldespina Markesetik jarraitu eta Probalekura iristen zegoen unean, hainbat jende plazatik irteten zegoela oraindik.
Minbiziaren kontrako Espainiako Elkarteak gure herrian duen boluntario talde eta ordezkaritzak maila oso goian jarri du estreinako martxa honekin; guztia oso ondo atera da, ekimena arrakastatsua suertatu da eta herritarrengandik lortu duten babesa ikaragarria izan da. Martxak eta ibilaldia kontrolatua izan da, zirkuituak izan dituen hiru mila metro pasatxoetan. Horretarako Gaztela eta Leon Kultur etxeko Atletismo atalaren eskarmentua eta laguntza jaso izan dute, baita herriko Udaltzaingoarena –segurtasuna bermatu baitu- eta gogotik lan egin duten beste pertsona boluntario eta anonimoena. Eguraldia lagun izan zutne, ateri egon baitzen, tenperatura ona izanik, epel nahiz eta hezetasuna izan, gauez euri pixka bat bota izan duelako. Laburbilduz, udazken igande goiza gozatzeko jarduera eta aukera paregabea.
Jarraian 1ngo martxaren argazki bilduma uzten dizuegu, non izugarrizko jendetsa eta giroa izan dela antzeman daitekeen. Eta herriko alkate Carlos Totorikaren balorazioa eta ekimenaren inguruko iritzia.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko