Bq: ‘jendeari teknologia ulertzen eta hori sortzen lagundu nahi diogu’

19.10.15
Ekonomi Sustapena

BQ enpresaren bazkide eta eratzaile den Rodrigo del Pradok, belaunaldi berriei etorkizunean izango dituzten tresnetan ongi hezitzeko beharra azpimarratu du

‘Izarra Centre-ren arratsaldeak’ BQ enpresa izan du gonbidatu, ‘Teknokogia mundura zabaltzen’ tituluko ekimenean. BQ enpresaren bazkide eta eratzaile den Rodrigo del Pradok eta bertaratutako hirurogei bat pertsonek teknologia gure gizartera hurbiltzeko izan daitezkeen aukera eta moduei buruzko solasaldia egin dute; hezkuntza eta robotikaren zeregina eta, konpainia zehatz honek ekintzaile gisa eta berrikuntzan izan duen esperientzia partekatu.

Europako enpresa teknologiko nagusien artean dago BQ, 2003an sortu zena. Azken urteotan ezagutu izan den ekintzaile eta berrikuntza eredu gisa kontsideratua dago. Hasieran, USB memoria pertsonalizatuak egiten zituzten, egun produktuen katalogoa zabaldu egin eta irakurgailu elektronikoak, tabletar, telefonoak, 3D inprimagailuak eta hezkuntza-proiektua dutelarik. Milatik gora langile dituzte eta Europa nahiz Hegoamerika dira beren merkatua. Gaur ezagutzen dugun Bq bost urtetik honakoa da, telefonoei esker ezagun egin dena, milioi bat unitate saldu eta 200 milioi euroko irabaziak izan dituenak. Egungo helburua pertsonoi teknologia ulertzen laguntzea, hori erabiltzera animatzea eta horretan has daitezen inspirazio izatea.

Solasaldia herriko alkateak zabaldu du, gonbidatua aurkeztuz, Carlos Totorikak azpimarratu du administrazio publikoek beren eguneroko jardueretan eta lan tresnetan barne sartu behar dituztela berrikuntza eta ekintzailetza.

Rodrigo del Pradoren esanetan beren enpresaren ezaugarri eta hori sortzera eraman duten arrazoietako bat “bezeroen beharrak asetzea” da. “Produkturik gabe eta zerbitzurik gabe, Bqk ez du inolako zentzurik, horregatik hain zuzen ez gara beste eremuetan sartzen, baldin eta zerbitzu on bat eman ezin badugu. Gauzak poliki egin behar dira, akatsetatik ikasiaz. Gauza ez da asko saltzea, bezeroak pozarren edukitzea baizik”.

Hezkuntza alorra

BQ enpresaren sortzaileetakoak hezkuntza proiektuan sartzeko izan dituzten arrazoiak azaldu ditu. Gure gizarteko edozein eremutan teknologiak oso garrantzi handia duela esan du eta, heziketan beraiek bezalako konpainiak duen zeregina adierazi “herritarren eta batez ere gazteen esku tresna teknologikoak jarriz gero, aukera izango dugu etorkizunean beren kabuz konponbideak bila ditzaten. Belaunaldi berriak etorkizuneko teknologi berrietan trebatzeak zentzua du. Teknologia egunerako gako bada, jendeari hori ulertzen eta berria eratzen lagunduko baitiogu. Arraina eman ordez, arrantzan egiteko tresnak eman nahi dizkiogu”.

BQk duen hezkuntza proiektua belaunaldi gazteak robotikan eta teknologietan trebatzean datza, horiek ulertu eta gara ditzaten hiru atal: diseinu, hardware eta softwarea. Beraiek horretan oinarritzen baitute telefono azkarren ekoizpen prozesua. Enpresaren hurrengo erronkaren inguruko galderari ondorengo erantzuna eman zion Del Padrok: “teknologia egiten irakasteko teknologia egin eta eskaini behar dugu. Tresnak jarri jendearen esku gauzak egin ditzaten eta dituzten beharrei konponbidea eman diezaioten”.

Hurrengo hizlari eta batzarra

Izarra Centren izango dugun hurrengo hizlaria Juanma Bajo Ulloa da, hain zuzen ere, azaroaren 5ean. Zine zuzendari arabarrak ''Alas de mariposa'', ''Airbag'' edo azken eta berreen duen, ''Rey gitano'' tituluko lanengatik da ezagun. Horrez gain, documental eta musical ugari egin izan ditu.

Izarraren arratsaldeak izeneko ekimena, ospea eta izena lortu duten profesionalekin solasaldi eta topaketa zikloa da. Horren helburu da topaguneak ahalbidetzea ekintzailetzaz eta berrikuntzaz mintzatu ahal izateko, alor ezberdinetatik eta ikuspuntu anitz izan dezaketen solaskideen artean, esperientziak partekatu eta horietatik ikasiz, enpresen lehiakortasunari eta ekin nahi duten pertsonei lagungarri izan dakieken.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
10.06.24
Ermua TalecTIC jardunaldien III. edizioa hastear

Aste honetako asteazken eta ostegunean gauzatuko dira Izarra Centren