Ermuko gaztetxoak robotika eta sormen tailerretan parte hartzen ari dira
Ermuko Udaleko Toki-Garapenerako Alorrak herriko gaztetxoen artean ekintzaileen kultura sustatzeko lanetan dihardu, eta urrian bi tailer ditu martxan.
Lehena, Aparatu motordunak izenekoa, 2001, 2002 eta 2003 urteetan jaiotako ikasleei zuzenduta dago. Eskolaz kanpoko ekimen hori droneen diseinuan eta muntaian zentratzen da, eta urriaren 6an hasi zen. Parte-hartzaileak asteartero biltzen dira Izarra Centren, 16:30etik 18:00etara, eta abenduaren 15ean amaituko dute tailerra.
Udalak abenduko azken asteetan beste bi tailer eskainiko ditu, Gabonetako oporrak aprobetxatuz. Armiarma robotikoen eta auto robotikoen ingurukoak izango dira, eta Ermuan erroldatutako DBHko ikasleei zuzenduta daude Erle Robotics enpresak parte hartuko du tailer horien antolakuntzan.
Bestalde, abian da "Gazteak eta ETEak, oraingo erronkak eta etorkizuneko konponbideak" parte hartze eta ekintzailetza prozesua. Ekimen horretan gazteen sormena eta ideiak bultzatzen dira, industria ezagutuz eta inguruan sortzen diren produktuen eta teknologia berrien arteko lotura eginez.
Toki-Garapenerako Alorra eta Egizu! Armeria Eskolarekin, Makina Erremintaren Institutuarekin, San Pelaio Ikastetxearekin eta UNI Eibar-Ermua BHI zentroarekin elkarlanean aritu dira proiektu horiek aurrera ateratzeko. Guztira, DBHko, Batxilergoko edo heziketa zikloetako 250 ikaslerekin lan egitea espero da.
Udan antolatutako Campus Teknologiko arrakastatsuaren jarraipen gisa datoz tailer horiek. Ekimen guztiak Eusko Jaurlaritzarekin batera finantzatzen dira. Helburu nagusia gaztetxoen artean ekintzaileen kultura bultzatzea da, gure inguruko industriarekin modu dibertigarrian parte hartzeko.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du