Leonardo Padura idazlea herriko irakurle taldeko kideekin bilduko da
Udal Liburutegiaren Irakurketa Klubeko 8 partaidek Leonardo Padura Kuban jaiotako idazlearekin bilduko dira gaur Oviedo hiriburuan, non aste honetan Asturiasko Printzesaren Letrak Saria jasoko duen.
Aipaturiko saria ematen duen Asturiasko Printzesa Fundazioak antolatu du topaketa, idazlearen libururen bat irakurri eta komentatu duten estatu osoko irakurketa klubetako partaideekin biltzeko xedez. Ermuko irakurketa klubak ‘La neblina del ayer’ (Tusquets, 2015) tituluko eleberria irakurri du, zeina kideek urriaren 7ko saioan hizpide eta ardatz izan zuten.
Ermuarrak autobusez joango dira, gure herritik abiatu eta bidean Leioako Udal Liburutegiko irakurketa klubeko beste 5 kide jasoko dituztelarik. Guztira beraz 13 pertsona joango dira Euskal Autonomia Erkidegotik Oviedora Asturiasko Printzesa Fundazioak luzatu duen gonbidapenari erantzunez.
Leonardo Padura (La Habana, 1955eko urriaren 9a) kubatar eleberrigile, gidoigile eta kazetaria da. Batez ere, Mario Conde detektibea protagonista duten istorioek ezagun egin dute idazlea.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat