Hastear dira XXVIII. Mikologia Jardunaldiak

20.10.15
Gizartea

Mikologiari buruzko jardunaldiak ospatuko dira beste behin Ermuan; aurtengoa hogeita zortzigarren edizioa izango da. Ostegun honetan, kirolaren eguna, Ander Garciandia eta Ander Santos atletei omenaldia eginez hasiko da ekitaldien programa. Orbe Kardinala plazan egingo zaie gorazarre 19:00etan, eta bi ordu geroago, afaria egingo dute.

Ostiralean, Pablo Garcia Azkarate Bizkaiko Mikologia Federazioko presidenteak eta Pedro Castro Sanchez adituak hitzaldi didaktikoa eskainiko dute 19:00etan Lobianon. “Bilboko betiko perretxikoak” izango da jorratuko duten gaia.

Larunbatean ez da etenik izango, goizean goizetik inguruko mendietara txangoa egingo baita espezie bila. Gero, arratsaldeko 16:00etan, parte hartzaileak plazan bilduko dira jasotakoarekin hautaketa eta sailkapena egiteko. Eguna biribiltzeko, musika egongo da eta Oliver magoak emanaldia eskainiko du 18:30etik aurrera.

Igandean amaituko dira jardunaldiak, aurreko egunean bildutako eta sailkatutako espezieen erakusketarekin. Goizeko 10:00etatik aurrera egongo da ikusgai Orbe Kardinala plazan, eta musika, dastaketa, eskulanak eta antolatzaileei sari banaketa ere izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude