Verdiren 'La Traviata' opera ikusgai izango da Ermua Antzokian

21.10.15
Ermua Antzokia

Asteburuan opera eskaintza aparta izango dugu gure herrian, Ermua Antzokian mota horretako bi ikuskizun izango baitira. Bietatik lehena, ostiral honetan: "La Traviata".

Camerata Lirica taldeak Verdiren obra ezagunaren moldaketa aurkeztuko digu ostiralean 22:15etik aurrera. Azken ehun urteetan mundu guztiko eszenatokietan gehien antzeztu den opera da, eta arrakastaren bermea dauka. Venezian estreinatu zen 1853. urtean, eta harrezkero, operaren mundua aise gainditu dute obrako melodiek, brindis famatua bezala, esaterako, ereserki bihurtzera iritsiz.

Opera ia bere osotasunean moldatu du Camerata Liricak, eta antzezpenak pianoa izango du alboan, arin eta ulergarri. Operaren ezaugarri zorrotzenak bere horretan mantentzen ditu, bai musika aldetik, bai antzezpen aldetik ere (atrezzoa eta garaiko janzkera, adibidez).

Rodolfo Albero da 90 minutuko obra horren zuzendaria, eta aktore/kantari gisa ere ikus dezakegu, Inmaculada Lain, Ivan Barbeitos, Beatriz Arenas eta Alejandro Guillenekin batera, besteak beste.

Sarrerak salgai daude jada 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordu bat lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu