Ermua Mugi! ekimenak Bizkaia Kirolak 2015 saria jaso du

22.10.15
Kirolak

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Kirolak 2015 sariak banatu ditu, kirol arloan probintziako pertsona fisiko eta juridikoek egin duten lana aintzatesteko. Toki administrazioko erakundearentzako saria Ermuko Udalak jaso du, Ermua Mugi! ekimenarengatik.

Sari banaketa atzo, urriaren 21a, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian izan zen. Carlos Totorika alkatea eta Jose Ramon Gombau Kirol zinegotzia igo ziren oholtzara saria jasotzera. Unai Rementeria Ahaldun Nagusiaren eta Lorea Bilbao Euskara eta Kultur diputatuaren eskutik jaso zuten garaikurra.

Aldundiaren arabera, kirola kulturaren osagaia eta gizarte-kohesiorako elementua dela aitortzen duen proiektu aitzindaria da Mugi!

Jarraian, sari banaketaren laburpen-bideoa ikus dezakezue:

Bigarren saria Ermua Mugirentzat

Ez da Ermuko Udalaren estrategia saritzen duten lehen aldia. Pasatu den uztailean, hiru izarreko Gosasun zigilua jaso zuen Ermua Mugik. Sustatzen dituzten erakundeen ohiko jardueran sartzen ez diren ekinbideak aitortzen ditu Gosasunek, erakunde horien erantzukizunaz haratago doazenak, hain zuzen.

Ermua Mugi! Ermuko Udalak bultzaturiko komunitate-estrategia da, eta haren helburua jarduera fisikoaren ohitura normalizatzea, bizi-estilo aktiboa duten pertsonak gehitzea eta egoneko bizimodua egiten dutenak murriztea da. Horren barne, tokiko koordinazio-mahaia eta jarduera fisikoaren eta kirolaren tokiko orientazio-gunea prestatu dira. Gainera, Zirkuitu Osasungarri Adimendunen sarea sortu dute: 8 kilometro baino gehiagoko ibilbide seinaleztatuak eta balizaz hornituak, eskumuturreko berritzaile bat erabiliz ibiltarien jarduera monitorizatzeko aukera ematen dutenak. Eskuturreko horien bidez, ibiltari dabiltzan pertsonen joan-etorrien inguruko datuak jaso eta irrati frekuentziaz transmititzen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da