EAEko berrogeita hamar enpresei aurkeztu die Ibermatikak Solidworks 16 produktua Ermuan egindako ekitaldian

22.10.15
Ekonomi Sustapena

Ibermática Industria konpainiak berrogeita hamar bat enpresetako langileak bildu ditu gaur Ermuan SolidWorks 2016 produktuaren - ordenagailuz lagundutako diseinu (OLD) softwarea da, mekanikoki 3 dimentsiotan modelatzeko programaren- aurkezpen ekitaldian. Ermuan eta Izarra Centren egindako hori Euskal Autonomi Erkidegoan enpresa donostiarrak egingo duen aurkezpen ekitaldi bakarra da. Ibermaticak produktua aurkezteko lau ekitaldi antolatu eta iragarri ditu estatu osoan, Madril, Bartzelona eta Zaragoza hiriburuetan eta, azkena, gure herrian. Ekitaldian Deba –goien nahiz barre- bailarako enpresak, Durangaldekoak, Bizkaitarrak eta nafarrak ere izan dira. Horien artean, eta besteak beste Orona, Ampo, ULMA, Fundiciones Estanda, Abantail, Funcasa, Tekniker, Kide, Omega elevator, Intermaher, Onaz, Lacunza kalor Group, edo Eibarko Armagintza eskola izan dira.

Enrique Díaz kudeatzaileak eguneko egitaraua aurkeztu die bertaratutakoei, jarraian DS Solidworks Iberia salmenta zuzendariari hitza emanez. Ricardo Agirretxek programaren berritasunen inguruan mintzatu da, bezeroa jomuga dituen hobekuntzaz lepo datorrela adieraziz. Ezaugarri berriei esker diseinu arazo konplexuei konponbide errazagoa ematea ahalbidetzen dutena, diseinu paraleloak optimizatzea eta diseinutik ekoizpenerako jauzia arintzea. Ordezkariak esan duenez “tresnak ezagutza batu eginen du produktuen bizitza ziklo osoa kontratu ahal izateko. Ingeniaritza, produkzio edo tailerreko prozesuetan izan daitekeen edozein gorabeherari aurre egiteko eta erabakiak azkar hartzeko lagungarri da, erantsi du. Azkenik, Agirretxek esan du bere enpresaren helburua “ez dela informatika ez eta tresna bera, bezeroa eta horrek produktibitatea baizik”. Gure helburua bezeroak gauza hobeak diseinatu eta produzitu ditzala da, denborarik laburrenean eta kalitaterik gorenaz”. Jarraian bere hitzen zati bat uzten dizuegu, mp3 formatuko soinu artxiboan.

Solidworks ingeniaritza eta diseinuan erreferentzia da, indarra, malgutasuna eta lidergoa duen tresna, mekanikoki 3 dimentsiotan modelatzekoa eta Microsoft Windows sistema eragilea erabiltzen duena. SolildWorks piezak eta multzoak modelatzeko aukera ematen du eta baita plano teknikoak nahiz bestelako informazio ateratzea ekoizpenerako beharrezko izango dena. - Ordenagailuz lagundutako diseinu eta modelatze teknika berrietan oinarriturik funtzionatzen duen programa da. Diseinatzaileak buruan duen ideia OLD pasatzean datza. Pieza edo multzo osoa ‘birtualki eraikiaz’. Gerora, planu eta fitxategi automatikotasun maila altu batez ateratzea posible duelarik erabiltzaileak.

Ibermática Informazio Teknologien IKT merkatu espainiarrean zerbitzuak eskaintzen dituen konpainia garrantzitsuenetakoa da. 1973.an eratu zen eta bere lan-eremuak dira: IKTan aholkularitza, azpiegituren zerbitzuak, informazio-sistemen bateratzea, edo azpi-kontratazioa eta enpresak kudeatzeko tresna bateratuak ezartzea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
10.06.24
Ermua TalecTIC jardunaldien III. edizioa hastear

Aste honetako asteazken eta ostegunean gauzatuko dira Izarra Centren